Lamaiko Operia - 8 atala (azkena)
24 - 25 ZALDUN MEZULÁRIXA / LÁMAIKO AMÁIERIA
(Narratzáillia)
Urkaméndirako bidián daróie Macheath, jentiák farólak dáukaz eskúetan; heldútakuan, Peachumek hártzen dau berbiá. Ústekabían, egóera baltz honetán argí izpí bat ixótzen da: Erregían mezulárixa sartzen da éskenan zaldi gáinian Macken indúltua iragárriz, eta ez hori bákarrik: gáiñera nóble izéntauko dáu izáera hereditárixuákin. Guztíz lekuz kánpo dagoán amáiera honekín ("lamaiko amáieria"), ópera tradiziónalan paródixan eta mezu krítikuan sakóntzen dau Brechtek: "happy end" guztiz fórtzautako honék óbra guztiá erreálidadetik kánpo jártzen dau, entreténimendu hutsekó antzérkixan itxúria emonáz baiña espektádoriá etén barik akúlatuz. Kurt Weillen músikiak gáiñia jóten dau hamén: gaiztóki jártzen dau kántatzen jente guztiá Luteránuen hímnuan bertsiñó bufonéskua, eta "Báietza eta ézetzan kantúa" sártzen da barriró irónikokí, Póllyn poz álgaren ártián.
(Peachum jauná)
Ikuslé maittiók, heldú da Macheath jauná esegítzeko moméntua;
kristáuen ártian ez jáko-eta iñorí ezér be errégalatzén.
Baiñaa gú horrekín bát gatozéla éz deizúen péntsau
Macheath jauná éz da urkatúta hílko;
amáiera desbardíña péntsau
Orduán, gítxienéz antzóki batén
errúkixak justíziarí, behingóz, áurria hártzen ikúsiko dozúe.
Hamén da zaldún mezulárixa.
(Korúak)
¡Éntzun, éntzun, éntzun, éntzun!
¡Zein dátor!
¡Erregían zaldún mezulárixa!
(Mezulárixa)
Beré koronáziñua dalá-eta, Erregíñiak agíntzen dáu Macheath Kapittána segidúan askátzeko. Éra berián, Aittúnen Semerén kategórixará jasóta gerátzen dirá berá eta bere ondórenguák betikó, eta Marmarel Gaztélua emóten jakó, báitta úrterokó 10.000 libéra bizí guztiráko. Gáiñera, Erregíñiak hamén presénte dagozén bikóte gazté ezkóngai guztíeri góraintziák bíaltzen détsez beré partéz.
(Macheath)
¡Sálbauta, sálbauta! ¡Ói, bai! ¡Ziur nénguan ní, bái: arrískua zénbat eta háundixagó, salbazíñua húrrago!
(Polly)
¡Sálbauta, sálbauta, neré Mackie maittiá sálbauta dágo! ¡Hain zorióntsu naiz...!
(Peachum andría)
Azkenían daná ondó amáittu da: zélako errezá eta baketsúa litzákian bizítzia, erregé-zaldún mezulárixak egúnero etórriko bálejakúz.
(Peachum jauná)
Járri dánok zúen lékuetan eta kántaizúe "Desherédatuetátik Desheredátuenén Kantúa"; éuren bizítzia antzéztu dozúe gaur, náhiz eta normalían amáieriá askóz be okérragua dán. Erretgé-mezulárixak gitxítan dátoz-eta, zapaldútakuak kólpierí kólpiekín erántzuten ahalegíntzen diránian. Horregáittik, ez gendúkez delinkuéntiak lárregi jázartu bihár.
(Korúa)
Éz lárregi jázartu delinkuéntia, azkén batián bérez hílko da hotzéz, giruá fresko dágo eta.
Péntsaizúe sufriménduzko ballará honetáko
illuntásuna eta hotzán gáiñian.
26 - BALADÍAN AZKEN BÉRTSUAK
(Kalé kantaríxa)
Orduán amáiera polít honetán
dána konpóntzen da;
nahikuá diru daguánian
betí hála izáten da.
Nahástutako úretan bákarrik péskau léikialáko
Hinz jaunák Kunz jauná mehátxatu dau
baiña azkenían, bíxok máhai berián
gizon póbrian ogíxa jan dabé.
Bátzuk illúnpetan dagozélako
eta béste batzúk argíttan;
zuk argípekuak ikúsi zeinkéz
illunétakuak éz.