Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Lamaiko Operia - 7 atala

Lamaiko Operia - 7 atala

Oier Gorosabel 2008/12/14 09:00
21 Salomonen kantua - 22 hillobittik diarra - 23 - Macheathek barkamena eskatzen dabeneko baladia

 [Tim Curry]

21 - SALOMÓNEN KANTÚA

(Narratzáillia)

Jenny táula gáiñian eskekó batekín áurreratzen dá. Beré kantuán, giza anbizíñuen eta glória hutsálen gáiñian dihárdu: Salomón anbizíñoz galdu zán; Cleopatra edertásunez; Cesar temerídadez. Urte bátzuk beránduago, Brechték berák beste ahapaldi bat gehittúko zebán: "eta Brecht ziéntzia egarríz eta kuriósidadé inteléktualéz galdu (erbésteratu) zán"; Salomónen Kantu háu "Mother Courage" antzezlánian berréskuratúko zebán Paul Dessau-ek.

(Jenny)

¡Horrá Salomón azkarrá

zér bihúrtu zán!

Gauzá guztíak argí ikústen zittúan.

Jaixo zan únia madárikatu

eta mundukó gáuzak hutsálak ziralá ikusí zeban.

¡Zelakó haundí eta anbizíñoduná izan zán Salomón!

Eta lastér batián istórixián amáieriá dakúsagu:

anbizíñuak ekárri zetsán hondaméndixa,

¡enbidixía izáixozue, ezér ez daukázuenók!

 

¡Horrá Cleopatra ederrá

zér bihúrtu zán!

Bi enperádore izan zíran beré bíktima.

Eta beré buruá prostitúidu zéban hil arté

ezerézian amildúz.

¡Zelakó edér eta haundixá zan Babilónia!

Eta lastér batián istórixián amáiería dakúsagu:

edertásunak ekárri zetsán hondaméndixa,

¡enbidixia izáixozue, ezer ez daukázuenók!

 

¡Horrá Cesar ausartá

zér bihúrtu zán!

Jaungoikúa legéz aldarían jarrítta

eta eráil egin zebán.

Eta púnturik górenian zéguala

zélako óihu ozena: "¡Hí be bai, semé neuriá!".

Eta lastér batián istórixián amáieriá dakúsagu:

temerídadiák ekárri zetsán hondaméndixa,

¡enbidíxia izáixozue, ezér ez daukázuenók!

 

¡Honá Macheath eta bíxok

zér bihúrtuko eté gará!

Gure pasiñúa itzalá zan.

¿Nun galdú eté gará

berá háin nekatúta egótekó?

¡Honá gure pekátuen ondórixuák!

Eta lastér batián istórixián amáieria dakúsazue:

pasiñúak ekárri deskú hondaméndixa,

¡enbidíxia ízaizúe, ezér ez daukázuenók!

 

22 - HILLÓBITTIK DIÁRRA

 (Narratzáillia)

Mackheath kártzelan dago barriró, nóiz urkátzeko záin. Beré lagúnak ez dáuke zaindárixak sóbornatzéko biharrézkua dán dirú kopurúa bíltzeko asmorík; Peachum Andriák alargún jantzí edér bat erósten dau Póllyndakó, eta honék gústora hártzen dau; Londongo herrítar apáleri ardurá géhixago détse ejekúziñuá ikústia Erregíñian Koronáziñua baiño. Mack beré zorítxarraz kéjatzen da bizkór-bizkór esándako hitzaldí honekín, perkusíñuaz lagundúta.

(Mack)

Éntzuizúe abots háu errúki eské.

Macheath ez dágo éz, árbola batén pian luzé-luzé etzínda;

¡hillóbi batén baiñó!

Fátu latz baték honá ekarríttakuá,

¡Jaungoikúak entzún eráin deixazéla beré azkén berbak!

¡Hormarík lódixenak gordéta dagó!

Ói lagunák, ¿éz dozué galdétzen nún egon léikián?

Hílda daguánian juán eta jáizuez árrautza bátzuek,

¡baiña bizirík daguán bittártian etórri eta lagúndixozúe!

¿Beré torturía eternála izátia gurá dozué ala?

 

¡Ikúsizúe zelakó arazúan sartúta daguán!

Ixa beriák egín dáu.

Zú, azkén autorídadiá,

dirú ustelá baiño ikústen éz dozuná,

¡begíatu, túnban éz da kabítzen barren!

Erregíñiagána ántxitxikéta batén juan bihár zinakíe

dának erreskádan, txarrítxuen modurá,

eta beré aldé urtén bihárko zinakíe:

¡oh, beré hagínak arratóianak bezín luzíak dirá hónezkero!

¿Beré torturía eternála izátia gurá dozué ala?

 

23 - MACHEATH-EK BARKÁMENA ESKÁTZEN DÁBENEKÓ BALADÍA

(Mack)

Hirítar kidíok, lága egín bihár zaittuét. Zúen árteko askó neré lagúnak ziñazíen. Jénny horrék salátu nau itxúriá, eta harrittúta nagó. Argi dágo mundú honetán betí dána bardín segítzen dabelá. Egóera tamalgárri askón gertáera baterátuak neré hondóratziá ekárri dau. Osó ondó; hondóra nóia bá.

 

Ói ené anái gizákixok, gu híl eta geró bizíko zaríenók,

éz gogortú bihotzá gure kóntran

eta éz barrerík egín urkátzen gaittúenián

zéuen bizárren átzetik.

Éz biraorík botá gure kóntra; nahiz eta gú jáusitta egón

éz gure kóntra oldartú, tribúnalak egítten dáben modurá:

gútako inórk ez dáuka adiména osó garatúta.

Ói gizákixok, lága aldé baterá fribolídadía.

 

Ói gizonák, ikásizúe zéozer gure kásutik

eta érrezau jangoikúari ní barkátzekó.

 

Eurixák garbíttuko dáu háin ondó elíkatutáko korputz háu,

eta bélak begíxak jángo.

Bihárbada góregi náhi izán genduán igó

eta oráin hamén txíntxilizká gagóz, haundináhikerixíagaittík edó.

 

Gízonak hobetó hárrapatzéko aluá erakústen dáben néskak,

éuren etékiñak bátzera doiazén txúluak,

lapúrrak, pútak, putázaiñak,

legez kánpokuák, hiltzáilliák, komúnetako kobratzáilliák,

zuen guztíon barkámena eskátzen dot.

 

Baiña éz polizíako txakúrrena

gábero, góizero ogi kóskorrez baiño éz nabenák elíkatzen,

béste askotán be arazó eta buruháusteak emon destézenak.

Madaríkatu ahal izángo neukéz

baiña gaur éz dot náhi:

béste saláketa bat náhi ez dotenéz,

éureri bé barkátzeko eskátuko detsét.

 

Báteron bátek juán eta mustúrretan jo deixazéla

burdiñázko mailluká gogorrákin béste moméntu batén,

baiña oráin dáneri barkátzeko eskatúko detsét.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024