Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Lamaiko Operia - 6 atala

Lamaiko Operia - 6 atala

Oier Gorosabel 2008/12/10 22:09
18 jabetasunagaittiko burrukia - 19 gizakixa zetatik bizi daneko baladia - 20 gizakixan alperriko jardunen gaiñiango kantua

http://www.wbopera.org/0405/Threepenny/show/graphics/Lucy_Macheath.jpg

 

 

18 - JABETÁSUNAGÁITTIKO BURRÚKIA

 (Narratzaillia)

Lúcyn bakarrízketa amorrátua.

 (Lucy)

Aaaarrrrgggg ¡Hónek díra zéluak, amorrúa, maittasúna, gorrotúa! Barrúa jaten desté. Ekaitzák astíndu eta zártau egítten nau... ¡hamen dágo prést arrátoiendáko pozoiñá! Atzótik ordu bíttik béhin etórtzen jatá kóntuak esátera. ¡Oi priztixá faltsuá! Dudá barik neré desespéraziñúa dastátu nahi dáu. ¡Oi munduá, oi gizatérixia, zelakó gaiztúak zarién! Andrá honék éz nau ezágutzen baiña; ez désta ginébria erángo, geró bere Máckikin jostátzeko, éz horixé! ¡Neré ginébriak híl egíngo dáu! ¡Híl egín bihar dáu, híl egín bihar dáu, híl egín bihar dáu! Edalóntzi háu pozóitzen badót, munduá nasáixagua izángo da.

19 - GIZÁKIXA ZETÁTIK BIZI DÁNEKO BALADÍA

(Narratzáillia)

Demánda matrimónialagándik íges egínda, Mack-ek, bide batez, kártzelatik íges egítten dau. Eskenátokirá Jénnykin datór, bígarren ekittáldiko amáiera háu kántatzekó. Kantu honén karga iraultzaillia sakona da, eta nahikúa famatu zan be, bertán agertzen dan aforísmuangaittik bestiak beste: "Léhenengo játekua; morála geró".

 (Mack)

Jaun agurgárrixok, zélan bizí bihár dogún erakústen dezkúzuenok

pekatú eta maltzurkérixetán jáusi barík,

léhenengo játeko pixkát emón bihárko zeskuzúen

eta geró bérbetan hasí.

Zúek, zéuen tripa háundixon eta guré birtudían maittáliok

éntzun eta ikásizúe behingóz:

edozéin ikuspúntutatík

léhenengo pentsúa da, geró morála.

Edozér baiño léhenago, póbriak

pastelán zatí haundíttík beré partia hartú bihar dáu.

Zergáittik ezé... zetátik bizi dá gizákixa?

 (Jenny)

Zergáittik ezé... zetátik bizi da gizákixa?

 (Mack)

Zergáittik ezé... zetátik bizi da gizákixa?

Gizákixa beré kidíak tórturatzen, urrátzen, erásotzen, mehatxúan, irúnsten bizi dá;

bere gizatásuna aházteko kapaz dán neúrrixan

bizi dá gizákixa.

 (Korúa)

Jaun agurgárrixók, ésnatu zaittíe

gizákixa gaiztakérixatik bizi dá.

 (Jenny)

Emakúmiak gónak altzáu

eta begíxak zurí ipíntzian ordaiñetan

játekua emóten deskuzúe

eta geró gerókuak.

Zúek, guré lotsiáz eta zúen plazér karnaléz jardúten zaríenók

éntzun eta ikásizue behingóz:

edozéin ikuspúntutatík

léhenengo pentsúa da, geró morála.

Edozér baiño léhenago, póbriak

pastelán zatí haundíttik beré partiá hartú bihar dáu.

Zergáittik ezé... zetátik bizi dá gizákixa?

 (Mack)

Zergáittik ezé... zetátik bizi dá gizákixa?

 (Jenny)

Zergáittik ezé... zetátik bizi dá gizákixa?

Gizákixa beré kidíak tórturatzen, urrátzen, erásotzen, mehatxúan, irúnsten bizi dá;

beré gizatásuna aházteko kapaz dán neúrrixan

bizi dá gizákixa.

 (Korúa)

Jaun agurgárrixók, ésnatu zaittíe

gizákixa gaiztakérixatik bizi dá.

III. EKITTÁLDIXA

 

20- GIZÁKIXEN ALPERRÍKO JARDÚNEN GÁIÑIANGÓ KANTÚA

(Narratzáillia)

Hirúgarrengó ekittáldixan hasíeran Peachum jauná ikusten dogú, Polizía Buruári mehatxúka: Mack éz badau tópatzen, Erregíñian Koronáziñuán ospakízunián bertán Lóndongo póbrien maniféstaziñúa antólatuko dábela. Eskenátokixán eskékuen prozesíño dardártixa dago, ántortxen argípian. Peachum kantúan hásten da, eta...

(Polizía burúa)

Zér arráixo da horí?

(Peachum)

Gizákixen alperríko jardúunen gáiñiangó kantúa:

¡Éizu plan bát, ízan záittez kreatíbua!

Geró éizu bígarrengó bat

ez bátak ez béstiak ez dábe áurrera urténgo.

Gizoná éz da-eta nahikuá gaiztuá.

Bái, ahalegíndu záittez zorióntsu izáten

baiña éz juan bizkórregi,

dának doiaz-eta zoriónan átzetik

eta zoríona geró eta urríñago dágo;

zegáittik ezé, gizákixa zorrótzegixá da

bizítzako helbúruekin.

Orduán, beré aspiráziño górena

errátzia da.

Gizákixa éz da bápe oná

orduán émon egurrá;

kaskarrían ondo jó ezkeró

igual ón bihúrtuko da.

Zegáittik ezé, gizákixa zorrótzegixa da

bizítzako helbúruekin.

Orduán émon egurrá

errúki barík jóizu gogór buruán.

etiketak: lamaiko_operia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024