Lagunak tiroka

Nere oheburuko euskalgilliari erakutsitta, ez dau ezer arrarorik ikusi kartelian. Ez, harek be asko erreparau detsa testuan egokittasunari, erderakadei (gramatikal nahiz lexikalei), berdintasun kontuei... baiña, askotan gertatzen dan legez, betaurrian nabarmenena ikusi bez.
Dudia be izan dot: ¿ez ete da zentzu bikotxeko berba bat izango, nahitta erabillitta? Baiña ez. Gaiñera, billaketa sinple bat eginda, ezagun da pedigree askoko hankasartua dala.
Izan be, euzkarasko bestiarixuan danetik dago: euskeria bape zaintzen ez dabenen ostikadak, eta friendly fire-tzat hartu geinkiazenak bebai.
Ai, barkatu! Akerrak arrak izaten dittun-eta...