- Ezin dok ukatu pertsonalidade haundiko kontakizunak dirala; ez behintzat, ipoin tipikuak garapen tipikuakin. Arrazionalistak, esango najeukek, XX mende hasierako arkitekturian morokuak: bat-bateko amaierak, angulo ezohikuak... Emoten jok, gaiñera, jatorrizko hizkeria subordinatu xamarra dala, eta euskerazko itzulpena gatxagua egin dabela horrek. Hasierako ipoiñak kostauta irakorri jittuadaz, eta uste juat horregaittik dala (gero, itzultzailliak trukillua hartu detsala jirudik). Ipoiñon artian gorabehera haundixak jagozak, baiña meh batzuen artian batzuk oso indartsuki nabarmentzen dittuk (bereziki "Etxean" eta "Iparorratzik gabe").
- PD: Sarriugarte itzultzailliak "orobat" berbia ipoin guztietan sartzen jok. Berba-amuletoren bat ete?
Lagin bat
Ipoin bildumak arriskua jaukek, hautaketian arabera inpresiño jenerala asko aldatu leikiala. Etxakixat ze neurrittan gertatu dan hori liburu honetan. Carnésen idazlanak asko dittuk eu.wikipedia.org/wiki/Luisa_Carn%C3%A9s , eta biharbada bilduma honetan estilo diferentietakuak sartu nahi izan jittuek, erakusgarri modura edo. Behintzat, batetik bestera estilo aldaketa itzalak jagozak. Hau ez dok txarra, e? Bakarrik jiñuat, igual ipoin guzti-guztiak ez dirala izango dan-danon gustokuak. Hau hala izanda, indar haundiko kontakizunak biltzen dittuk liburuonek, bizitzako gertakarixak erakutsitta, beti be epaittu barik (ondorixuak, norberak etara bihar).
Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin bat: