L.A. gringo
Arte lan ederra, ondo egindako kalidadezko liburua. Irakorterreza bebai (arte lan “on” batzuk be intragabliak izaten badakixe), baiña egitturiak ez dau kanon arrunta segitzen, eta ez da estandarretara makurtzen. Puzzle moduko baten, tipo batek bere bizitzia kontatzen dau, orainaldira arte; zentzu horretan ez da ezer “haundirik” gertatzen (nomada bizitzia, familia desegitturatua, gerria, bikote-arazuak, bere buruari iges dabillen tipo bat) eta, hain zuzen be horregaittik egitten da deigarrixa liburu osuan zihar interes-harixa mantentzia, ondo dosifikauta: poliki irakortzeko moduan (ez best-sellerren irakurketa era bulimikuan), gustora, gauzak ondo ulertuta eta liburuan parte ezbardiñei zentzua hartuta, modu koherentian. Margolan batekin alderatu ezkeriok, kolorez eta irudiz ondo orekatutako lana izango litzake. Uste dot hau dala autore honi irakorri detsaten lehelengo gauzia; bere estilua holakotxia bada beti, etorriko dira gehixago.