Krinolina sasoiak
Cobb izeneko nasa zaharra.
“La novia del paciente inglés” da burura etorri jatan lehelengo izenburua (buf, gaur goizian espeso xamarra nagok).
Zelako interesantia. Plazer haundixa izan dok liburu hau: oso landutakua, oso atsegiña, eta ikasteko balixo izan destana. Ia, zer ikasi doten nik:
- XIX gizaldi inglesa gero eta hobeto karakterizatzen najabik. Hasierako Dickensen sasoia... gero victoriarra (Disraeli-eta)... gero romantizismua... Aro desbardiñetatik pasau izan zan jentian adibidiak (iseko Tranter, Grogan medikua... Sara protofeministia bera... blusaz jantzittako aguriak...).
- Sasoi horretako idazle eta olerkari inglesen lagiñak; entzunda bai, baiña sekulan irakorri barik najittuan. Erudiziño alarde bat idazlian partetik: eta mesedia, epoka horretako azterketa literarixua egitteko kuriosidadia bai baiña gogo sakonik ez dakagun irakurliondako.
- Victoriar sasoiko eremu ittogarrixan ernatzen hasittako hazi modernua: Darwin eta konpañia ixa sekretuan aittatzen ziran sasoia, Bowdler garbizaliana (Shakespearen obren bertsiño “morala” egin zebana...).
Nobela osuan zihar, umore fiña inglesen estiluan. Deskribapen batzu gordetzeko modukuak dittuk: Mrs. Poulteney prototipo victoriarra... Sam zerbitzarixan arpegi bikotxa... Charles eta Ernestinan olerki-irakorketia (telebisiñorik bako sasoiko arratsalde aspergarrixen erretratua)...
Deigarrixa egin jatan beste gauzia nobelia kontatzeko formia izan dok: ez estruktura aldetik (¡aspaldiko partez, nobela lineala! eskerrak), ez bada eze, kontatzailliak bere burua historixan hartzen daben papelangaittik. 1960 hamarkadatik kontatzen jok, eta nahitta egitten jok salto orainaldittik iraganera eta buelta, bere burua ezkutatzen ez daben txontxongillo manipulatzaillia lez. Honek hainbeste kontu hobeto azaltzeko balixo jok, eta eskertzekua dok. Txontxongilluen adibidiakin jarraittuta, behiñ baiño gehixagotan jartzen jok bere burua marioneten pare (pare bat bidar traman agertu be agertzen dok), eta irakurliakin eztabaidan hasten dok, pertsonajiekin zer egin jakin ezinda... Etara kontuak, nobelia hiru modu diferentetan amaitzen jok. ¡Eta ariketa dibertigarrixa dok, erregular!