Kontaktua
Pelikulatxo baterako aiña emoten jok mikronobela honek, gaixa eta estruktura aldetik. Luistxon ikuspegi aboziñauak ñabardura desbardiñak emoten jetsazak egoera arruntei, eta horregaittik erakargarri bihurtu. Extraterrestre baten perspektibia, interesgarrixa beti. Euskal gatazkiari be afektatzen detsa honek; eta idazlian alter egua dirurixan protagonistia, ezkerreko abertzale epel itxuria hartzen detsatena, rollitoko girotik kanpo geratzen dok hain zuzen be bere kontura pentsau eta erabagixak hartzia gustatzen jakolako. Eta hori ez dok ortodoxixiakin egokitzen...
Eguneraketia: Luistxok berak esan destanez, Kontaktua bere blogian esegitta daka aspaldittik, edozeiñek irakortzeko moduan. Eskerrikasko!
Mikronobelako mikroargumentua Eibarko Herriko Tabernako kamarero izandako Josan Agirre zanak kontau zestan. Zoro ezagun samar bat juan jakola kontaktuan eskian, militau gura zebala...