Komiki estiloko liburua
Ipoin bilduma xelebria. Garaiko estiluan, grafismo arrarua emon jako liburuari (atzetik aurrera, eta aurretik atzera irakorri leike) eta maketaziñuak be badaka bere zera. Ipoin batzuk gustau jataz, bestiak ez hainbeste (enau harritzen epaimahaixak sarixa “desierto” emon izana, autoriak ipoin bakotxan aurrian ipintzen daben filiaziñuan azaltzen dan modura). Waka-Ho-rena lilluragarrixa (“Susko gezi bat bezala”); “Berunezko soldadutxoak kolekzionatzen zituen ministroa”rena be, zientzia-fikziño otxentero moloia –Gomikia estiluan-... Bestietatik asko be gustora irakorri dittudaz, nahiz eta existentzialismo gaindosisa ez doten ondo tragatzen –nere arazo pertsonala, noski-. Iñigo Aranbarrik Aneri egindako gomendixoz etorri zan liburua etxera, etabai: gordetzeko moduko pitxia da.