Koldo Miscelanea
GureGipuzkoa.net | Izaban © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús. Oker ez banago, gabardinaduna Koldo Mitxelena da.
Deskubrimentu politta, gizon honena. Berakin gitxi gora behera Bielsana gertatzen jatan: haren paper garrantzitsuari buruzko komentarixuak aldia guztietan entzun, baiña zein dan eta zer egin daben jakin ez. Etara kontuak: Koldo Mitxelenari buruz manejatzen neban erreferentzia bakarra Iban Zalduak “Si Sabino viviría” liburuan egindako erretratua zan (androide laguntzailliak KM-n irudixa hartzen dau protagonistian desio sexual neurribakuak baretu nahi dittuan bakotxian).
Kanpotik begira atzeraka-eragitten zestan arren, nahikua izan zan pajinei gainbegiradia botatzia intereseko gauzak topatzeko. Liburua nere moduko pertsonendako da: testo laburren bildumia (hitzaurriak, artikuluak, iruzkiñak...), Mitxelenan nundik-norakuetan asko sakondu barik, pista asko emoten dittuana.
Euskal literatura zaharrari buruzko informaziño nahikotxo daka, ez gaixa sakonian ezagutzeko baiña bai ostera ezagutzen ez nittuan izen asko (Etxeberri de Ziburu, Mendiburu, Kardaberaz...) testuinguru baten kokatzeko, baitta lehendik pizkat ezagutzen nittuanak (Larramendi, Oihenart...) hobeto ezagutzeko be.
Bestalde, Euskaltzaindia barruan egindako biharrari buruzko briztadak dagoz, batez be euskera batu ereduan gaiñeko gorabeherak. Briztadak diñot; liburu honetan agertzen dana ez dalako prozeso luze eta konplikauan kronologia edo apologia bat, ez bada eze, prozeso horretako une jakin batzutako “argazkixak”. Mitxelenak bata edo bestiari erantzuteko idatzittakuak, azalpen konkreto batzu emoten gai bati buruz baiña beste hainbat gaixei buruzko erreferentzia hutsekin... eruditua izan ezian ez dago erreferentzia guztiak harrapatzerik, jakiña. Eta horregaittik diñot, nahiz eta testua irakortzian dan-dana ez ulertu, momentu horretako eztabaiden usaiña eta trazia ondo hartzen da. Testuak be ondo aukeratutakuak izango dira kontizu (Anjel Lertxundik, oker ez banago) efektu hori apropos billatzeko edo, nere moduan ezer ez dakixan bati gizon hau zetan ibilli zan gaiñetik azaltzeko. Pajina-barreneko ohar askokin, neri gustatzen jatan lez.
Liburua gazteleraz da; euskerazko testu orijinalen gaztelerazko itzulpena. Hori bentajia izan da neretako; ondiokan askoz be arinttasun haundixagua dakat nik gazteleraz irakortzen, euskeraz baiño. Hizkuntza asuntuak, gramatikia eta halako rolluak gaiñera... etxataz berez gustatzen, eta nahiz eta liburu honetan ez dago hortatik asko, euskeraz izan ezkeriok igual hor ataskauko nintzan.
Harrittuta geratu naiz Mitxelenan ironixarako joeriakin. ¿Errenterixako galleguen retrankia pegauko ete jakon...? Oso gustora irakorri dittudaz testo zirikatzaille asko (kritika gaiztua, umore fiña...) eta euskal kulturzalien artian zeguazen pikien barri jakitzia be gauza gustagarrixa izan da. Eta osagarrixa, “Euskaltzaindiari epaiketa” liburuko idazlien kontrako aldetiko iritzixak erakusten dittuan neurrixan.
Pleased to meet you, KM jauna!