King Putreak & The Vientre
Disko erostaille amorratu bat (izan) nok ni, 17 bat urte nittuanetik. Goguan jakat Valenciara juan nintzanekua, binilozko sodoma eta gomorra hartara –oi ene ikasle aurrezkixak-. Baiña beti hogei urte lehenagoko diskuak, ez pentsau; ofertakuak. Eibarren “Klaxon” (¿) disko dendia gogoratzen juat, Maria Angelan. Eta Lekeittion “Kaya” zabaldu zebenian be, CD formatua gora-goraka zebixala, zenbat dozena disko erosi najittuan 600, 700, 800 pezetatan –merke baiño merkiago, ordurako- tartian gaur egunian onartueziñezko portadiau dakana:
Hor jakadaz binilo guztiak, ondiok: petroleua agortzen danian konbustible moduan erabiltzeko igual. Gaiñera erosi ostian be gehixago etorri jataaz, lagun edo senidien etxietako “garbiketetatik”.
Binilo asko jakadaz, bai; baiña CD-iak gehixago. Eta azkenaldixan pizkat kezkatuta be ba najabik. Izan be, kotxian musikia entzutzia asko gustatzen jatak, bolumen altuan, bakarrik noianian: baiña disko bat aukeratu nahi dotenian, kolumnak eta kolumnak eta kolumnak begiratu arren etxuat ezer hartzen. ¡Disko guztiekin aspertuta najagok! Eta onezkero etxagozak gauzak disko asko erosteko. Outlet gitxi. Horregaittik azkenian gehixenetan radixua entzutzen amaitzen juat.
Baiña... salbuespenak jagozak. Aurrekoz aittatu najuan bat: Canovas, Rodrigo, Adolfo, Guzman eta konpañia. Beste bat, “Buitre no come alpiste” diskua dok (King Putreak & The Vientre, 2000).
Talde hau 2001 inguruan ikusiko najuan, etxuat ondo gogoratzen: Sanjuanetan izango zuan, Alfako barruko patixuan, txoznetarako zabaltzen zanian-edo. Ahozabalik geratu nintzuan, eta musikiangaittik bakarrik (ordurako ez najuan estupefaziente asko hartzen); hurrengo egunetan Kilikoloko Jokini diskua ohostu najetsan grabatzeko. Joder, onezkero 11 urte; denporia bizkor pasatzen dok gero.
Disko hau kotxian entzutzen juat, batez be: bolumen altuan entzunda igartzen dok-eta sonidu teknikuan bihar fiña, instrumento bakotxan ñabardurak oso ondo erakusten dabena.
Lehelengo kantua “La gira” da, eta ez alperrik: biribillena dok nere ustez. Taldian aurkezpena dok, modu tradizionalian (Tijuana in blue, Rock de Cicatriz, Distorsion...), funambulisten musika inkietantia eta motozerra itxurako gitarren “break” artian. Eta Kike Turronen kantatzeko formia ikaragarri gustatzen jatak: gaztelera jorixa, ebakera gardena, eta modulaziño sujerentia.
Nik etxakat Kike Babas eta Kike Turron taldeburu bizefaluen barri askorik; baiña ezagun dok Euskalherrixan harremanen bat euki, ba dakela. Hasi bixen taldian izenetik, eta segi Francis Diez eta Aurora Beltranekin egindako duetuekin.
Lehelengo duetuak “Miel y morralla” jaukak izena (“King Putreak” taldiakin), eta joko entretenigarrixa egitten juek Babasek eta Doctor Deseoko kantarixak, Madrilleko eta Bilboko kaleko munduen alderaketia eginda.
Bigarrena “Clencha” dok (“The Vientre” taldiak), tango guitarrero akustiko ederra, euren esanetan itxuraz farlopaz berba egitten daben arren benetan emakume bati buruz diharduana.
Beste tango bat dok, hain zuzen be, disko honetatik gehixen gustatzen jatan beste kantua: “Tango del Tongao”. Crescendo ikusgarrixan, errelojuan tikitakian itxurako gitarra toke minimal batetik hasitta, funk estilotik pasauta eta rock modura amaittuta, Rio de la Platako erritmuak oso modu elegantian madrilleratzen jittuek.
Aittatuko doten azken kantua musika aldetik erakargarrixa izatiaz aparte, oso barregarrixa dok: “Canto a lefa”. Gabeko bizimoduan ibilli nintzanian makiñatxo bat halako pertsonai ezagutu nittualako gustatzen jatak, eta norbere buruaz barre egitteko gaittasun haundixak beti erakarri izan nabelako.