Karramarro desteñiduanak
Hala begittantzen jataaz britainiarrak, hamendik aldian ikusten dittudazenian: euren ule marroi argi hori, eta azal gorri-gorrixa eguzkittan erretzen dirazenian... Jente majua dok halan be: eta, kanpotar guztiekin gertatzen dan legez, extraterrestrian edo parakaidistian ikuspegixa mantentzen juek, gure burua beste era batera ikusteko oso interesgarrixa dan espillua. Hala gertatzen jakok nobelian protagonistiari be, Espainia erdigune-hegoaldian batez be; herrialde eder horretako izaerian klabe batzuk ondo harrapatzen dittuala esango najeukek, nahiz eta modu xalo eta (batzutan) despistau xamarrian izan. Liburuak autofikziñua jirudik: pentsau lajeikek idazliak bere esperientzietatik asko erabilliko zittuala, idazteko (metodismua... ) baiña ezin jakin pasarte estrafalarixo ugarixetatik zeintzuk dirazen benetakuak, edo beste bati gertatutakuak, edo asmautakuak. Dibertigarrixa dok, halan be. Amaieria etxatak gustau baiña: diarixo egitturiak justifikatzen bajok be, biribildu barik eta bapatekua begittandu jatak...
Irakorri ahala, Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak, atzetik aurrera:
- Neobaserritarrak estimatzekuak dittuk, baiña bajaukek puntu estrafalario bat: herri txiki batera juatian, kakarantzakin edo animalixen zaratiakin (Gibsonen kasua) kejatzen jatsuzenian.
- Begiratu bihar izan juat: falleba. titanioestudio.es/la-falleba-un-invento-espanol-revolucionario/
- Deigarrixa (eta barregarrixa) egitten jata autoriak pare bat bidar bota dittuan euskaldunen kontrako zirikadak. Ondo erakusten dau beste batzutan frogatu izan dotena (speleo kontuetan): gauza baten jakituna izan zeinkiala, eta bestetan ignorantia. Edo biharbada, aittabitxiren batekin zorren bat izango ete dau?
- Begiratu bihar izan juat: Fefiñans (ardaua). gl.m.wikipedia.org/wiki/Pazo_de_Fefi%C3%B1%C3%A1ns
- Liburu honetan argi ikusten dok, bizitzako motor legez, inkietude relijioso eta intelektualak bezainbeste pisu, edo gehixago, dakala sexuak.
- Kanpotarra izatia baiño hoberik ez jagok, lurralde baten esentzia harrapatzeko. Kaso honetan, hispanista ingles eta iparramerikar lagun bixak dittuk, juan dan 500 urtian, Espainian nagusi izan dan ikuspegi historiko obtuso eta garruloa seiñalatzen (XV mendera arte judixuak eta arabiarrak egindako kultura ekarpena ikusi barik).
- Begiratu bihar izan juat: Lautreamonteko kondea. eu.m.wikipedia.org/wiki/Lautr%C3%A9amonteko_kondea Zelako tipo interesgarrixa!
- Begiratu bihar izan doten lehelengo aipua: "Otsuan Herixotzia", Alfred de Vigny.
- O, mutikua gorritzen daneko lovely pasartia ( p.38). (Zer dala eta, umien arpegixen gorritze sinpatiko bortitz hori? Hamen ikergai interesgarrixa). Gero eta gustorago irakortzen najabilk.
- Umore flematikuak ez jittuk adierazpen mingotxak kentzen: "No soy de los que han tenido la alegría de ver juntos a sus padres en una cama grande por la mañana, y de jugar allí con ellos. Al escribir estas palabras amargas me duele no sólo mi propia infelicidad de niño, que otra vez siento dentro, sino pensar en la espantosa soledad afectiva de aquellos dos seres que me trajeron al mundo". Oroitzapen nostalgikuen detonantia, bai neu umia nintzala, bai nagusi nintzala (neure umiekin) bizi izandako momentu gozuena.
- Momentuz liburuak ez nau engantxau, baiña esango neuke historialari irlandar batek gazteleraz idaztian limitaziñuengaittik dala. Izan be, asko gustatzen jata bere umoria eta umetako "mixeriak" kontatzeko modua, kristau metodisten bizimodu reprimidua batez be.
- Ian Gibson hau (Mel-en anaia ete?) TBtik ezagutzen juat, baiña sekula etxuat bere ezer irakorri. Paziente batek bookcrossing kajan lagatakua.