Karrabasuak
Oier Gorosabel
2011/02/09 12:36
Gure eguneroko biajien ondorixoz, Nikok bost txori klase ezagutzen dittu onezkero: hegaberia, hormatxorixa, bilixa, usua eta karrabasua. Gehixen gustatzen jakuna azken hau da. Igarixan dabillenian, zama luzia aidian darabil periskopio txiki baten modura. Halako baten ¡dzapart! desagertu egitten da, eta handik hogei bat segundora edo, “kiki” egitten dau beste leku baten. Oso ondo pasatzen dogu karrabaso bat ikusten dogun bakotxian.