Kañaberak eta arrantzale etxiak
Denia herrittik hegoaldera doian
pasialekuan, dana txaleta eta hotela –tartian, Francon denporan egindako
uralitazko txabola haundi bat; agure bat bizi da bertan, eta bere sasoian gizon
bakarti bat izan zanan erretiro-lekua gaur etxetxo xarmangarri bat dogu, norma
urbanistikuetatik kanpo, Pais Valenciá-ko turismo espekulaziño gune
printzipalenetakuan.
Denia eta Les Rotes-eko mugan, pasialekua amaitzen da eta
arrantzalien etxiak hasi. Gaur ez dago arrantzalerik jakiña: baiña etxe zeheiak
dira.
Eta karkaba estu batzutatik atzekaldera juanda, atxak eta ariatza txikixak topatzen doguz llaút eta bestelako enbarkaziñuendako. Arrantzaliak atrakau, bertan lo egin eta atzera itsasora juaten ziraneko sasoien usaiña hartu leike ondiok Les Rotesen.