Jaeneko sasikuak
Liburu honetatik gehixen gustau jatana, zati haundi baten, griña faltia dok. Beste era batera esanda: kontatzen dana kontauta (Jaengo makisak), idazlian hautua (aldekua), eta karga emozional haundixakin, oso normala izango zuan panfleto batek urtetzia, sloganez eta aldarriz betetakua. Eta ez dok. Sinisgarrittasunian asko irabazitta.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- "...que llevaba una pistola en el bolsillo y que entró gritando que hijos sí y maridos no, como antes de la guerra...". Zelako irudi ederra, emakume gazte armatu eta independientiak.
- Idazkeria ez dok melodramatikua (eta izan zeikian!). Asko eskertzen dok hori.
- Plot twist honetan, interesa biderkatuta: onak/gaiztuak mugia lausotzen; Portugesa Nino zulotik erreskatatzen; nagusi eta ume baten arteko adiskidetasun arraro eta ederra.
- "...para hacerse el pincel tenía que arrancar un manojillo de cerdas del cepillo de la ropa, que ya tenía más calvas que una compañía de veteranos". 😂 Miseria erdixan, umoria gordetzia gauza haundixa dok.
- Begiratu behar izan juat: pleita espartopedia.com/index.php?title=Pleita
- 36ko gerra osteko gauza asko irakorritta jaukadaz, baiña Andaluzian girotutako honek ezohiko ikuspegi bat emoten jok: makis lurralde baten, herri txiki bateko guardiazibil baten semiana, kuartelian (etxe barruan) gertatzen dirazen gabeko atxiloketa, galdeketa eta paseilluen barruko bizipena. Izua nagusi zala askotan entzun bai, baiña sekulan etxuat ikusi hain ondo azalduta.
- Begiratu bihar izan juat: pipirrana es.wikipedia.org/wiki/Pipirrana

