Ittuen arteko bizitzia
Faktore anakronikua aplikauta (beste garai bateko best sellerren estandarrak), liburu bikaina begittandu jatak. II Mundu Gerrako ittu nagusixak ezagunak dittuk, baiña liburuetan agertzen dirazen gertakari famosuen artian, jentia eta soldauak bizi egitten zittuan; horixe da liburu honek kontatzen dabena, eta interes berezixa emoten detsana. Hiru protagonisten historiak, gaiñera, modu "zikiñian" txirikordatuta jagozak, hau da, sinisgarrixa dan modu baten, artefakto literarixo askotan ikusten dogun modu perfektuan barik. Dana dala, azkenengo zatixan irabazlien kontakizuna eta moldiak nagusitzen dittuk (epikia, soldauen arteko elkartasuna, armada aliauen txungotasun guztian azpixan, zintzotasuna dagola, eta alemanen zintzotasunan azpixan, gaiztotasuna...) amaiera mingotx konbentzionalakin biribilduta.
Liburua amaittu arte, etxuat begiratu nahi izan autorian biografixarik. Oin hobeto ulertzen juat, autoriak lehen eskutik ezagutzen zebala antisemitismua, eta Europako gudu zelaixen girua. Ezagun dok bai, benetakotasun haundiko pasartiak jagozak eta.
Hamen paperjale.eus sare sozialian botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Ikusten dok bai, nora doian nobelia: liburuan lehelengo erdi osua Normandiako burruketarako aurrekarixak izan dittuk eta, oin bai, kontakizun beliko hipnotiko baten sartuta gagozak.
- Gauza bat jaukak ona, gerrako deskribapena: frenteko, kuarteleko zein erretaguardiako bizitzia ondo usaintzen dok (sic) eta bajirudik autoriak esperientzia nahikua dakala halako bizipenetan.
- Ondo jagok, baiña esango najeukek itzulpena flojua dala eta horrek irakorketia oztopatzen dabela. Erritmua geldi xamarra, gaurko usarixorako: liburu erdixa pasau bihar izan dok hiru protagonistetatik birek alkarrekin tope egitteko.