Itsuen kantuak
Joaquin Diaz ikerlarixan ahotan, kale kantarixen munduan murgildu gara: erromantze zaharrak, adarjotzezko kantuak, edukatibuak, dibertimentuzkuak, hilketa lazgarrixenak, bertso papelak... Euskal kantutegixak be ondare zabala dake, liburuetan entzerrauta; batzuk ba dabiz lantzen (Oskorri, Hiru Truku...) baiña ondiok asko geratzen jaku dibulgaziño mailla honetara allegatzeko.
Gaixak emon desku bertsiñuetarako be: Joaquin Diezek kantauta "Milagros del angel de la guarda" entzun dogu lehelengo, eta gero La Niña de la Puebla itsuak "Los Campanilleros".
Saiua hamen entzun, eta limosnatxo bat jangoikuan izeniaaaaaannnnn...
Entzun Aittitta Raduga interneten, Arrosa Sareko
podcast bikaiñian. Baitta uhiñetan be: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7 eta Oiartzun radixuetan.