Irulegiko amabirjiñan negoziua
Liburuan jabiak esanda, bere garaian “ezer be ez ei zeban ulertu”. Zorixonez, gaur egunian beste euskalkixetara eginda gagozak, eta lehengo aldian entrenamendu hobia jaukagu; gure etxian bai behintzat. Irakortzeko erreza egin jatak, baiña tira: esango dogu ez dala literatura lanen gradu gorena, prezisamente. Bordaren lehelengo liburua ei dok, eta irakortzian 80 hamarkadako aldizkari ganberruak behiñ eta barriro etorri jataaz gogora, “Euskadi Sioux” eta “Makoki” esate baterako. Tonua be holakotxia dok: fartsa, arketipuak, karikaturak eta benetako pertsonajiak asmautakuekin nahastauta (Luzien Etxezaharreta eta bere mikrofonua, Manex Pagola eta bere letrak...). Egixa esan, gai orokorrak ez najinduan asko tiratzen (amabirjiñan agerpen batzuen parodixia) baiña halan be gustora irakorri juat. Neuri liburu ariña begittandu jatak; baiña gaur egunian azterketa traszendentiaguak egin izan dittuk...