Intxaurrak kraskatzekua
Hamen amamaneko beste gaillu-izar bat, gure etxian ondiok eguneroko erabilpena dakana. Kasu honetan ez daka markarik, beraz ezin neike jakin dendan erosittakua dan, edo herriko taillarren baten mekanizautakua (kasu horretan, Eibarko beste sukalde batzutan aleren batzuk egon leikez). Bai dakigu XX. mendekua dala, orduantxe hasi zalako altzairua kromatzen, gitxiago ugartziarren. Edozelan be, nere anai-arrebak ondo gogoratzen dabe, eta Isasiko etxian egon zan harik eta amama Ines 1975ian hil arte. Ez dot sekulan ezagutu intxaur kraskagaillu praktikuago eta erosuagorik, beraz uste dot urte askuan pasauko dala eskurik esku.
Beran aitxitxak (Ziriako Mendizabal, 1888) tallarrian eitten zittuan. Baina tarteka, ingurukuendako, ez fabrikaziño industriala.
Hain sistema sinplia izanda, ez litzakek rarua izango Eibarko tallar baten baino gehixagotan egin izana.
Birraitxitxan tallarran izena, Industrias Mendizabal. Sasoia batian gaseosia ein juan; gerra ostian, gehixenbat, kotxiendako amortiguadorrak.