Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / images / eibar / "Lume" garbigailua (Eibar)

"Lume" garbigailua (Eibar)

Oier Gorosabel 2020/07/06 20:25
Arropa txikixak garbitzeko tresnia, 1960 hamarkada inguruan Eibarren ekoitzittakua.

EGUNERAKETA 2021-II-4: halako gauzak, hobe erakustoki baten egotia norbere etxian baiño. Horregaittik Armagintzan Museokuei galdetu netsen; baitta eurak be erantzun, pozik hartuko leukiela. Eta ez bakarrik hori! Hillabetez, gure labadoratxo hau eta beste bat "Hilleko pieza" modura ipiñi zittuezen, ohorezko lekuan. Orraittiokan!

Lume-01

Kapsula extraterrestre itxurako gaillu honen lehelengo barrixa Ego Ibarra komisiñuan bidez izan neban, zeharka. Abrillan 8xan, "Eibar Industrial" pelikula famatuan hainbeste fotograma aurkezten zittuezen, bertan agertzen dan jentia identifikau nahixan. Fotogramon artian bat nabarmentzen zan: B-52 orrazkeradun andrak, loterixako bonbo moduko batzuk manipulatzen. Zer ete zan hori?

Lume-02

Egunian bertan, artikulua "Antzinako Eibar" facebookeko taldian partekatu neban. Bertan Jesus Iparragirrek segiduan identifikau zeskuan gaillua: eskuz garbitzeko gaillua, Lume markakua, Ubitxa 1 -1º lantegixan egindakua. Dato gehixago be emon zeskuazen: enpresian ugezaba Alfredo Garmendia Batiz zala, eta lokala Jose Luis Gorrotxategi modelistian gaiñian zeguala; argazki honetan ikusten dirazen eskillaren parian, lehelengo pisoko hiru leiho zaharretan.

Lume-Ubitxa

Kasualidadiak zelakuak dirazen: maiatzan 19xan, Lekeittion, kontsultatik etxera nindoiala, gure kalian (Bixkokalia) Alonsoneko antiguedade denda paretik pasatzian, betiko legez barrura kuku bat egin eta... hara nun ikusten doten Lume bat, atian bertan, erdi-erdixan! Hautsez beteta, itxuraz ezagun batek ganbaria garbittu eta berari emonda, saltzeko. Ez bat, ez bi: zenbatian salduko leukian, regateo pixkat eta... etxera! Nere sorpresarako, erabiltzeko moduan dago: kanpoko enbellezedore kromatua eta hankia kenduta, ugar pixkatekin, bonbuan korputzak ez daka ugar pikor txikirik bez! Tapian gomazko itxituria be egoera onian...

Lume-03

Ondiok ez dakitt zer egingo doten berakin; baiña ezin izan detsat eutsi arkeologia industrial domestiko ale eder hori eskuratzeko tentaldixari! Pixkaka pixkaka, nere "gauza inutillen museuan" badoiaz gauzak pillatzen...

Lume-04

Prozeduriari buruz, ez nago seguro berez zelan erabilliko zan. Baiña pentsau leike, sasoi horretan, etxietan argi indar elektrikua egonda be, gela bakotxian entxufe bakarra izango zala. Sukalde askotan, su ekonomikua. Eta harraskak (harrizkuak). Imajinatzen dot halako zeozer izango zala: txapan ur-lapiko bat berotu; garbigailluan ontzixa harekin bete; erropia eta jaboia sartu; manibelaz bueltaka X denporaz euki eta gero, zabaldu eta harraskara bota; eta han aklarau. Edo.

Any gehigarry information will be ongi etorry!

Lume-05

etiketak: eibar, zaharreologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024