Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Ikusezinttasuna reloaded

Ikusezinttasuna reloaded

Oier Gorosabel 2025/04/19 19:38
Guraso izatia ez dok, iñondik iñora, bizitzan izan doten esperientziarik gorena edo gogoangarrixena. Umien jaixotzak, batez be, larrialdi modura gogoratzen jittuadaz. Anekdota bat, batez be: Kruzesera harrapaladan juanda, udako erropekin, eta gaupasa hotza aguantatzeko kanpoko kontenedorian hornittu nintzanekua. Eta hortik aurrera gogoratzen dotena: konpondu biharreko gauza asko, astirik ez filosofia eta metafisikarako, eta biharbada harridura pixkat kakanarru zimur bati ongietorrixa emoteko. Euren bizitzetako lehelengo hillietan, bardintsu.

Gurasotasunetik gehixen-gehixen gogoratzen dotena, asko gozatu nebalako, umien lehelengo 3 urtiak dittuk. Aukeria genkalako, emaztiak eta bixok umiak txandaka jagotia adostu gajenduan, batak goizez eta bestiak arratsaldez eginda, eta gure lan-jarduna egokittu gajenduan umiak denpora guztian gurekin egon zeixezen. Halan, lehelengo urte bixetan, kalian euren edadeko umiekin topatzen bagiñan be, hirugarrenian ixa danak eskolara sartuta jeguazen, eta horrenbestez errekauetan gurekin ibiltzen zittuan, gizontxo batzuen modura; dendari eta nagusi askok kaso egitten jetsen, holan jebizen ume bakarrak zirazenez. Urte oso polittak izan zittuan, eta seguru nago garai hori euren heldutasunerako ona izan duala.

Denpora horretan burutaziñorako denpora eta aukera asko izan najuan, eta ordukuak dittuk "Momorro txiki bat sortzen" sailleko artikuluak. Betidanik izan doten parakaidista pasmatu begiradia umezaintzara ekarritta, #etxekoandros garai horretan ondo pasau najuan eta bajirudik orduko kontuak jente askorendako interesgarrixak izan zirala. Horren puntu gorena "Nire aita ikusezina da" liburua dok, Julen Gabiriak gai horri monografikoki eskindutakua, neuk botatako parida bat baiño gehixago barne, neure poztasun eta harrotasunerako; guraso barri askori gomendatu izan detsaten argitalpen dibertigarrixa, Patxi Gallego haundixan marrazkixekin. Neure artikuluok hamen jagozak; nahikua intenporalak dirazenez, gehixenak gaurko ere bardin-bardin balixo juek.

Gabirian liburuan gag nagusixa, beraz, aitton ikusezinttasuna dok: umiekin gagozenian iñok ez gaittuk ikusten, jentia amen billa hasten dok, eta berba egitterakuan be, kaleko Jose Luis Morenuak euren abotsa sartzen jetsek kumako haragizko guignol txikixari, gu existiduko ez bagiña legez. Egoera xelebriak asko dittuk, eta edozein guraso gaztek barre egingo jok liburuorretan bere burua ezagutzian.

Aro hori aspaldi pasauta, hara nun beste ikusezinttasun-aldi baten sartuta nabillen. Etxekoandren ikusezinttasun tradizionalian, hain zuzen be.

Gaur egun Euskal Herrixan ixa ahaztuta jaukagu, baiña garai baten, familia askotan, ama gehixenen biharra etxia jagotia zuan. Transportistia, pakete bat ekartzian, edozein ordutan pasau jeikian etxetik eze, beti, etxekoandria hantxe topauko juan. Eta momentu batez etxetik urtenda bajeguan be (errekauetara, normalian), arazorik ez: beste tinbre edo aldabaren bat jota, beste etxekoandra bat agertuko zuan, paketia hartu eta gerotxuago emoteko. Beste garai batzuk zittuan, beinke! (transportista askoren ustez ondiok epoka horretan bizi gaittuk; baiña hori beste gai bat dok, ez nadiñ desbideratu).

Kontua dok: etxekoandra hori, etxian jagole eternala, soldatarik bako "interna/neskame/esklabua", askotan ixa-ixa mueble bat gehixago bihurtzen zala. Honen zentzu nagusixa txarra dok, jakiña: beti hor egotiangaittik ikusten ez dan elementua, askotan balixorik be emoten ez jakona, eta ez gitxittan modu txarrian despreziatzen. Leihora urten eta: "Fulanooooooooo!!!" orru eginda meriandia hartzera deitten ginttuaneko sasoiez gabiz (telefono mobillik ez, eta portero automatikuak be justo-justo), baiña neurri baten, etxekoandra tradizionalan ezaugarriren bat edo beste gaur arte mantentzen dala esango najeukek. Tartian gaurko hau, nere ustez, ona be izan leikiana.

[DISCLAIMER] Batek baiño gehixagok esango jok: hona mansplaining adibide ezin hobia. Etxekoandrak betidanik bete izan daben papel hori goresten, aldarrikatzen, balioesten zer eta... gizon bat. Arrazoia! Baiña ez nok horregaittik ixilduko, orraittiokan! Hau hala ez izateko, berba egin deixela berba egittera ohittuta ez dagozen etxekoandrak. [DISCLAIMER]

Disrupzio txiki honen ostian, esan nahi dotena argittu deixadan: oin dala 15 urteko kakanarru zimurrak, gizontxo buruhaundi fasetik pasau zittuan, eta oin abots destenplauez berba egitten juek bere protomostatxuekin. Nerabezaro honetan, guraso izatia ez dok papel aktibua any more, eta horren ordez egote / ez egote bat bihurtzen dok gure funtziñuan ezaugarri nagusixa. Ignoratua izatia, me la pela esamoldia bizitzako lelotzat hartutako izaki muskulotsu horien partetik. Etxeko esentzien, meriandako ogibittarttekuan, eta oversize erropa kuidadamente-deskuidatuen garbittasuna diskretuki eta ez-intrusiboki jagoten daben lar familiaris isillak, gargola gotiko edo harrizko gizon baten modura datorrenari estoikoki begira. Gaztiori segurtasuna emoten detsana, kaletik darabixen abenturetan, etxian bateronbat dagola jakitziakin batera. Ezer be egin barik, baiña hantxe: egonian.

Ba bueno: gure aurrekuak egin badabe (Paleolitotik bai, barrena) guk be egin biharko juagu ba. Eta neurri baten, gustoko juat.

etiketak: umeologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025