Idatzi nahi ez nebana
Ixa alderdi guztietan ezagutzen dittudaz pertsona onak, fidagarrixak, zintzuak. Guztietan gero! Halan be, euren alderdixen morroi dira. Euren arrimuan, jente eskasa babesten da. Eta nere lagun hauek, diziplinatuak diranez ("era un hombre de partido" epitafio ohoretsua nahi), men egitten detse alderdi-dizipliniari. Nahiz eta, neuri aitortuta, gauza batzuekin konforme ez egon "Badira 3 pertsona klasemunduan: lagunak, etsaiak eta alderdikidiak").
Harreman mota berezixa sortzen da alderdi politiko baten kidien artian, eta gehixenetan ez daka interes publikuakin zerikusirik. Gure gauzak.
Blogerako gauza bat idaztekotan nenguan, asteburuan izango dirazen hauteskundien kontura, baiña ez dau merezi.
Ez naiz ni diktadura baten alde urtengo ("partido politiko guztiak kaka hutsa diraz! debekatu daiguzen") baiña, egixa esan, gure sistema honetan, alderdixen korporatibismua sistema parlamentariuen galga legez ikusten dot, abantaillia baiño.
Abantailla bakarra, alderdi bakotxian biltzen dan "lagun taldiandako" da.
Gobernu hobia lortuko litzake hautagaixak banan-banan aukeratu ezkeriok, alde bakotxian dagon jenterik onena aukeratuta. Ez alderdi-pakete osua hartuta, ustelak eta zintzuak, danak batera.
Bueno, ba azkenian bai idatzi dot zeozer blogerako.