Iban Arregiri
Lekeittio, 2011ko Ilbeltzan 6xa.
Hildakuen aldeko panegirikuak interes eskasa jakek, mundurako. Juandako lagunari eta haren senidiei be, ezer gitxirako balixo jetsek; eta ezagutu ez zebeneri, ondiok gitxiago –zelako oharkabian pasatzen jatazak neuri behintzat, izperringian ixa egunero argitaratutakuak-. Esango neukek haren balixua idazliandako bakar-bakarrik dala: ezekin be baretu ezin dan korapillua askatzia, eta berbatan ipiñi ezin dana zeozelan artikulatzen saiatzia, norberan mesedetan. Exorzismo papela, hala egixa. Hala dok nere kasuan, atzo eta gaur beste gauza guztiak illundu dittuan eklipsia izan dalako heure herixotzian barri izatia, Iban.
Bart ekittaldi zibikuan taulagaiñetik pasau ziran guztiak ikustia bereziki gogorra izan zuan, oso gaztiak ziralako, gaztiegixak. Apurtuta jeguazen. Halan be musikia jo ta jo jardun juen, eta horixe izan zuan omenaldixan muiña (heure kantu eta guzti). Beti dok bat gaztiegi hiltzeko, baiña halan be ez hintzan ez, zaharregixa rokanrolerako.
Mutriku, 2011ko Ilbeltzan 5ª.
Aldatuta hago argazkixan; izenez be ez haut ezagutu; halan be, hire begirada zintzua ultzian modura sartu jatak eta eskeliari begira geratu nok tabernako barran hogetamar bat segunduan, “Barras” hintzala konturatu arte. ¡Zelako kolpia, malkuak begixetara!
Tratu zuzena gitxittan izan arren, begibistakua zuan antzerako oiñarrixak genduzela; eta askotan ni neu baiña 8 urte gitxiagokin ikusten najuan, heuri begiratzian. Etxakixat azkenengoz egon giñanetik asko aldatuko hintzan, baiña etxuat uste (PD: ekittaldixan ikusi danangaittik, asko ez eta poztutzen nok). Flash asko etortzen jatazak, koinzididu genduzen uniak: truke azokak; Tijuana in Bluen kontzertu ha (hagiñak apurtu nittuanekua); gaztetxeko giro zoragarri hartako aingeru zaindarixa; PAM-ekuen instrumentuekin “Beat on the brat” perpetratzen, eskenatokixan; Matrallako irratiko sorreran aniztasuna sigurtatu nahixan...
Tallarra Gaztetxia aurrera etara zenduenian zuetaz harro sentidu nintzuan, eta hire moduko batzu bertan egotia gauzak bihar-dan-moduan egingo zenduenan bermetzat hartu najuan. Etxakixat hala izan ete zan edo ez; handik gitxira alde egin neban-eta Eibartik. Azken barrixa, Valencian koziñero henguala (hara anaitzen gaittuan beste kasualidadia) eta horrekin najenguan, gaur hire eskelia topau arte.
¿Zer ez dok ernalduko hire errautsekin ondutako lurretan, Iban? ¡¡¡Germinal!!!
Kaixo Oier, jakin eik heure panegirikuak, lagun makrobiotikuenak edo beste edozeiñenak be, nahizta heuk diñuan moduan gitxirako balixo izan, ez dittuk alper-alperrekuak edo ez behintzat, heuretako, idazliandako bakar-bakarrik balixodunak.
Ama internetera hurbildu dok estraiñekoz (agian eibarnauta berri bat abian), Valenciako Kimpirakuek argitaratu zebena ikusteko, eta batzutan negarretik malkora, bestetan barretxotik irripartxora, gustora irakurtzen jittuk bertan jendiak egunotan gehitzen dittuanak be. Heure honekin be hala egin jok.
Eskerrik asko beraz hitzetan heure sentipen eta bizipenok hain ondo elkarbanatziagaittik.