Hyperactive
Denporian tuneletan sartuta, eta 80ko hamarkadako revivalari esker, segitzen dot perlak topatzen. Oinguan, Vicisitud y Sordidez blog bikain eta zoldatsuari eskerrak, Thomas Dolby artistian Hyperactive kantu/bideua gogoratu dot. Ez nekixan ezer: ez kantarixan izena, ezta abestixan titulua be... baiña lantzian behiñ beti etortzen jatazen gogora estribillua, eta kopiñari zamia luzatu, luzatu eta jausi egitten jakon azken eszena hori, 1984ko telebisiño hartan behin baiño gehixagotan ikusi nebana.
Teknologixiak berak neri gitxi ardura desta, baiña bai eskertzen detsat teknologixiari bere alde praktikua. Kasu honetan "El fantasma del paraiso" pelikulako "Somebody super like you" kantuakin gertatu zan modura, arkeologixa memoristiko pizkat egitteko aukeria.