Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Hurreko historixia

Hurreko historixia

Oier Gorosabel 2024/02/07 22:43
Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975. Kresaletik #III, Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa. Azal biguna, 315 orrialde. Euskara hizkuntza. Lekeitioko Udala(e)k argitaratua. ISBN: 9788409567041

Gure urtietara hurreratu ahala, normala dan modura, historixak misterixo pixkat galtzen jok. Bestalde, dokumentuak be ugarixaguak dittuk, eta horretara, aukeraketan materixal asko kanpuan laga biharra jagok. Hori guztia igartzen dok bildumian hirugarrengo ale honetan (azkena ustez), baiña halan be ondo baiño hobeto betetzen jok bere helburua: idatzixak eta irudixak, argitaratutakuak baiña ez oso ezagunak, dibulgatzia. Beste liburuen modura, sarri kontsultauko dotena duda barik.

Hamen paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk, atzetik aurrera:

  • "Don Pako" Okamikan ekarpen historiko-etnografikueri etxakok bihar dan besteko garrantzirik emon izan -frankistia izan zalako, seguraski-, baiña datozen urtietan hori aldatuko dala uste juat. "Pisto"k behintzat, ondo balioesten jittuk, eta azken txatal honetan neuri, pertsonalki, Lekitton eta Ondarrun antxobiari emoten jakon garrantzixa ulertzeko balixo izan jestak. Gaur egunian be festa haundixa egitten jakok, antxoba sasoia hastiari, eta ez najuan ulertzen zergaittik. Klaro: gaurko aittitta-amamen gaztaruan, arrantzaliendako negua gose eta diru falta sasoia zuan. Antxobia hastiakin batera etortzen zan dirua, eta dendetan lagatako zorrak kittatzia. 1960tik aurrera hori aldatu zuan (neguan Afrikan arrantzatzen hastiakin batera) baiña menderik mende pasautako gosia, ondiok goguan jagok!
  • Idazliak dokumentuak antolatzeko erabilli daben irizpidia gustatzen jatak: fetxa bat erabiltzen dok "ainguratze-punto"rako, orden kronologikuan, nahiz eta gero, txatal bakotxian, historian aurrera-atzera egin. Horretara, kontakizuna txukun gelditzen dok, bestela dokumentu bilduma kaotiko izango litzakenari zentzua emonda. Neure idazlanetarako hartu biako juat ideia!

  • Liburuan azken zatixan, metahistoria: historiazalieri buruzko aipuak, Lekeitioko Udal Artxibuak urtietan zihar izandako billakaerak (eta espoliuak) aitzera emoten, eta falta dirazen dokumentu garrantzitsuak seiñalatuz, egunen baten merkatu baltzian edo ganbara partikularren baten agertu ezkeriok (1516ko berunezko sellu horrena, pekatu mortala dok). Ondo eginda.

  • Eta argazkixak, o, argazkixak. "Pistolas Productions"ek berezittasunik bajaukak alde grafikua dok: irudi onak, ezohikuak, eta kalidade on eta haundixian inprimiduta. Nere speleo begixak herri santu honen sustrato karstikuari beti detsan arretia, epoka ezbardiñetako irudi txorta ugarira joiak, eta zona bata edo bestian angulo askotako irudi bilduma ederra argitaratzen joiak, gizon honi esker. Partikularki interesgarrixak, gaurko Ikusgarri zinema inguruko dolinian egin izan dirazen interbentziño urbanistikuak, urterik urte.

  • Hortaz gain, turismua bultzatzeko lehelengo kanpaña antolatuen kontua be kuriosua dok: Club de Pesca inguruko jauntxuak, Correo Español eta Jaurlaritza frankistian kontaktuak izan ziran detonantia. Ordura arte hau herri zoragarri eta jatorra zuan, faroleko bidian akanpada libriakin.

  • Beste parte interesgarrixa: euskal baporrak (hasieran bajurakuak) Venezuelan eta Senegalen hasi ziranian (1955 ingurua). Betidanik entzun izan juat nik, han ibilli izan dirazela, baiña ez nekixan zelan HASI zan asunto guztia. Egurrezko intxaur-oskol baten Atlantikua zeharkatzia ez dok ez, ahuntzan gabardiko eztula!
  • "Eraikuntzaren booma" txatala interesgarrixa eta ausarta. 1960. hamarkadan, esan leikek konplot bat egon zala kontratista, erosle, udal teknikari eta kristo guztian artian eraikuntziari azeleragaillua zapaltzeko. Arrantza sektorian diru asko, asko, asko sartzen zuan, eta hirigintza kontzeptua eta ingurumena etxakon iñori ardura. Sekulan ez dok gai hau aztertu, nik dakittela. Eta artikulu honetan aittatzen dirazen eragille asko bizirik jagozak ondiok...
  • Hur-hurretik jarraitzen najabilk, Aitor Iturbek azken urtietan argitaratzen diharduzen materialak. Artxibo arakatzaille fiña, lehelengo "Kurik" aldizkarixan (4 liburuki), gero "Escolatik Eskolara" liburuan, eta oin "Kresaletik" bilduman, argitarabako informaziño, irudi eta argazki mordua jarri jittuk Lekittoko historixia maitte dogunon esku. Liburuki honetan (sailleko azkena, ustez), 1936tik honako kontuak biltzen jittuk. Ohiko moduan, lehelengo zaitixian saski naskixa eta errata zuzenketak jatozak, umorez eta ikerketa lanen zailtasunekin gogoratuz. Gero, Pistolasen postal bilduma partikularra, falta jakozen "kromuak" aitzera emonez. Gero, normala dan moduan, gerriari buruzko 17 artikulotako txorta bat, hainbat gai ikututa, irudiz eta kontakizunez ondo hornittuta; neretako interesantiena, errepresiñua (afectos/desafectos), ondiok guztiz garbittu ez dan alfonbra azpiko hautsa astintzeko gonbidapena, Lekitton eta herri askotan pendiente dagon memorixa biharra. Loibak ez dake zetan aittitta-amamak egindakua ordaindu bihar, baiña ez jagok zertan betirako ixilik gorde biharrik be.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024