Hormigoizko lehelengo etxia
Dendari kalian dago, herriko alde zaharran lihorreko zatixan. Izan be, Lekeittioko alde zaharrak zati bi dittu, fisikoki ondo bereizitta, eta antxiñan baitta soziologikoki be: beheko aldian, Arranegi eta Ezpeleta kalien ardatzen ingurukua, arrantzaliena; eta goiko aldian, kamiñuan bestekaldian, "txaputxeruen" auzua (hau da, arrantzaliak ez zirazenena). Bertan kokatu zan Erdi Aroko jatorrizko muiña, Kanpilluan (Erromatar Inperiokua ez, hau itxuraz arrantzalien auzuan goiko aldian egon zalako), eta indianuak be, auzo honetan eregi edo konpondu zittuezen euren etxe barrixak. Eta, bistan da, aurrerakuntzak eta modernidadiak be auzo honetan nagusi. Pentsau! Hormigoiz egindako etxe bat, egurrik edo harririk erabilli barik! Adelanto itzala. Pegoran ikusi leikianez, 1933an izan zan hori. Kebab bat jatera zoiazen hurrenguan, erreparaixozu (ondo-onduan dago eta).