Hojaldre-bularki-gaztai rolluak
Ez dakat Eroskin komisiñorik, baiña badaezpada abisatzen detsuet...
Iñoiz esan dot Twitterren eta, %40ko deskontuko produktuen fan amorratua naizela. Oin dala urtebete edo Eroskin hori egitten hasi dirala: egun gitxira kadukauko dirazen produktuei kriston deskontua ipintzen detse. Jateko ondo dagoz. Izatez, kadukau eta gero be jateko moduan egongo litzakez, baiña arauak edo legiak edo jentian bildurrak edo danadalakuangaittik... erretirau egin bihar izaten dittuez, ez dakitt zer egitteko (suntsitu, edo pobriei emon, edo ez dakitt). Baiña ordutik aurrera ez dozuz arasetan topauko.
Oiñ, esate baterako, hojaldre ore paketiak dakez %40akin, domekan kadukatzeko; berez, 1,5 bat euro balixo dabena 0,80 zentimo ziztriñetan. Astelehenian 4 pakete erosi nittuan, aproba bat egitteko: 8 enpanadilla txiki (jamoi eta gaztaizkuak) eta enpanada haundi 1 (atun eta piparrezkua) egin nittuan, eta gaur eguaztenera danak garbittu doguz. Zelako gozuak! Eta egitteko errezak! Armozu, hamaiketako, merianda zein afarirako egokixak. Zalantzarik ez dot izan: Eroskira itzuli, eta han zeguazen ondiok, barrena 40 ale. Nik 10 hartu dittudaz, datozen 2-3 astietan jateko. Hantxe dakazuez beste 30ak! Aukera ona izatiaz gain, penia da alperrik galtzia!
Sujerentzia modura, hamen dakazue ointxe egin dotena. Guztira 10 minutuko biharra da!
Lehelengo, laurdenetan zatittu.
Gaztai eta indioillar merkena, hau be ofertan zeguan.
Halan ebagi gaztaia eta indioillarra.
Rollo bat egiñ. Ez hermetikoki itxi, bestela globua lez puztuko jatsu! Hamen 3 pakete erabilli dittudaz, 3x4=12 rollo.
20 minutu laban 200 gradutara (paketian bertan ipintzen dau hori), eta listo!