Hiru sartualdi Iñubijan
Juan dan aste bixan, Ispasteriko Iñubija I-ra bueltau gara. Bertako aurkikuntza garrantzitsuak Euskalherriko beste espeleologia taldeko kidien atentziñua deittu dau nunbaitt, eta Aste Santuan adibidez GAES-eko Iñaki Latasak lagundu gaittu.
Pasa dan astian argazki sorta haundixa egin genduan Iñubijan, eta gure astero kronikako blogian dakazuez ikusgai euretako batzu. Aste honetan ostera, taldeko kide barrixak galeria sekundarixuak neurtzen ibilli dira topografixia praktikatzeko.
Iñubija I-ek hartzen diharduan tamañuangaittik, esan bihar da esploraziño lan nagusixa konplikatzen hasitta dagola: "esploraziño puntara" allegatzeko bakarrik 6 bat ordu bihar dira, eta handik neurtzen hasi; horregaittik, sartualdixak asko luzatu leikez eta gitxienez 4 pertsonatako ekipuak bihar dira. Gaiñera, kanpalekuak antolatzen hasiko gara koba barruan, lan lilluragarri hau ahal danik eta onduen egitteko.
Espeleologixia zer dan ikasi gura dabenak, hamen daka urrezko aukeria. Aprobetxau ADES espeleologia taldera oin sartzeko, halako aurkikuntzak ez doguz-eta urtero egitten!