Hiltzaille askoren oheburuko liburua
Liburu famosua, ez alperrik: harixak maixuki lotuta, erdittik aurrera laga eziñezkua. Gustau jatak (azkenian) OAS eta Algeriako mobiden barri zihetza izatiaz; zer dan egixa eta zer nobelia bereiztia falta jatak, baiña orokorrian esango neukek baleko gauza asko argitzen dittuala liburu honek. Hori lehelengo zatixian. Bigarrenian, Lebel inspektore txiki bigoteduna jokuan sartzen danian, aurretik harilkatutako bide horretan goiaz, aldapan behera gero eta bizkorrago. Nabarmentzekua da goi funtzionariuak eta politikuak erretratatzen dittuan modua, autorian zaletasunekin eta antipatiekin lerrokatuta (imajinatzen dot); erretratu batzuk oso onak eta gogoangarrixak dira. Trama korapillotsuari huts batzuk be ikusi detsadaz, Xakalan ustezko plan perfektuan suerte onari lagatzen jakozen hainbat faktore adibidez (hain profesionala bada, barkatueziñezkuak) baiña uste dot larregi be ezin jakola eskatu bere helburua (dibertitzia) modu perfektuan betetzen daben liburuari.