Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Hildako artian

Hildako artian

Oier Gorosabel 2008/05/27 23:10
Juan dan egunian, gure aitta eta amaman gorpuzkiñen billa juan giñan kanposantura. Hau neuretako idatzi baneban be, hamen jarriko dot bateronbatendako lagungarri izan leikialakuan. Maittasun haundiz idatzitta dagon arren, batzundako guztiz higungarrixa izan leike eta kontuz ibilli arima sensibliak.
Hildako artian

Irudixa: http://www.cobico.com.ar

 Kaixo barriro be, aitta, 17 urte geruago.

Aspaldixan ez haut idatzi; pentsau bai ostera, askotan. Baiña gaur hire hazurren billa goiazela kontuan hartuta, pizkat nerbioso gagoz danok eta pentsau juat, hausnartu baiño gehixago hobe dala bolaluman idaztia.

Ikusten dok, euskeraz nabillela. Izan be asko aurreratu nok asunto honetan ¿gogoratzen dok zelako arrarua sentitzen nintzan ni, 18 urteko nerabe zazkarra, erderaz idazten? Biharbada orduan igarri neban lotsiangaittik eta hirekin praktikatzeko aukeria galdu izanangaittik, orduan hasiko nintzan euskeriaz serixuan interesatzen. ¿Gauza ona, eztok?

Ikusten dok be, hika nabillela. Esango heunke igual ¿ze errespetu dok hori, aitta bati idazteko? Ez dok hala baiña. Hi aspaldi hago hilda, hire espiritua mineral bihurtuta. Lurrakin bardinduta danok gaittuk igualak, eta mundu honetako konbentziño eta huskerixak ezebeza dittuk. Ez dok ba, errespetu faltia eta bai maittasun ederra.

Duda haundixetan egon nok pasa dan egunetan hire hazurrak etara eta erretzian asunto honekin. Harañegun eta atzo ardura haundixa naekan, baiña gaur oso nasai nagok. 

Hil hintzanian, ezin izan nintzuan hirekin despedidu. Gaixotasunak oso bizkor hondatu hinttualako, edo nere ikasketetan ez zenduelako trabarik egin nahi, edo... dana dalakuangaittik, berandu heldu nintzan. Hire gorpua bera be ezin izan najuan ikusi, eta horren falta haundixa somau juat juan dan 17 urtian. Horrengaittik, hire hazurrak etaratzeko momentu honetan nere lehelengo inpultsua hazurrok ikusi, hartu, esku artian erabiltzeko gogua izan zuan. Agur esateko, nere maittasuna fisikoki aittuarazteko... etxakixat ba. Horretarako, prestatzen egon nintzuan: ia kanposantuko bihargiña zelan konbentzidu –ez da eskari normala-, ia zelan egongo ziran hazurrok –depende nun egon diran ulia, jantzixak, azala ez dira guztiz usteltzen-, ia beste senidiok ze esango zeben...

Horrekin batera, hire errautsekin gero zer egiñ be erabilli najuan buruan. Ahüñemendiko puntara eruateko gogua najekan aspaldi, nekian nekez allegau ez ziñanekua goguan; asmo erromantiko honen bigarrengo partia ni hiltzian etorriko zuan, nere errautsak Ernixoko puntara eruanda (umetan arrazoi bardiñangaittik igo ez nintzalako). Gero baiña, gogo honek indarra galdu juan arrazoi desbardiñengaittik: batetik hi ez hintzan nere aitta bakarrik, beste senidien nahixak be entzun bihar; bestetik, hi izorratu hintzalako ni izorratu biharra (ernixoko puntara sekulan ez igotzia) ez najinduan guztiz konbentzitzen, usain judeokristau larregi. Gaur egunian, baztartuta jaukat gogo hau. Oin beraz, hire errautsekin zer egittian arazo inminentiakin, beste gauza batzu etorri jatazen burura.

Adibidez, mazeta baten sartu eta nere etxian eukitzia, landara batekin.

Adibidez, leku baten atxurrakin zotala jaso eta azpixan sartu, hito edo zugaitz baten onduan.

Adibidez, amari galdetu eta harek nahi dabena egin.

Azken pentsamentu honekin batera, barriro gogora etorri jatan hil hintzanekua.

Orduan, denpora guztian zuan “amak nahi dabena”, “ama zelan dago”, “ama zaindu bihar da”, eta oin konturatzen nok hori norbere dolu eta miña tapatzeko atxeki moduan erabilli nebala. Jakiña inportantia dala hire emaztian eta bizi osoko lagunan ongizatia; baiña horrek etxok kendu bihar norberana: miña sentitzia, dolua pasatzia, borondatia aittuaraztia. Horretxeittik, oinguan ez jetsat nere buruari menpekotasunik inposauko.

Puntu honetara heltzian, libre sentidu nok. Ondiok etxakixat sigur zergaittik, eta hamen najagok argittu nahixan.

Hil hintzanian, ez najuan hire gorpua ikusteko bape premiñarik. Ezta retxazorik be. Berbaz be esan najuan, kaja barruan zeguana ez hintzan heu, hi alde eginda heguan ordurako. Halaxen sentitzen najuan zintzoki –artian nerabe zazkarra-. Horretxegaittik berangaittik, etxuat sekulan premiñarik izan kanposantura juan eta hire tunbia bisittatzeko. Eta horretxengaittik izan leike be, lehelengo momentu posesibo/material horren ostian (errautsak neretako, hazurrak laztandu eta esku tartian erabilli) galdetu detsatenian nere buruari: “Baiña hik, ¿bene-benetan, zer nahi dok Oier?”, gurari hori desagertu egin dala. Esan gura juat: hazurrak ikusi eta hartzeko aukeria badago, ondo; eta ez badago be, ondo; errautsak hamen edo han sartziak ez detsa, beti be aman onduan egitten badot. Hortik nasaittasuna igual. Ni ez nok protagonistia, eta nere benetako nahixa –nere dolua kamuflatzeko ez dana- amak eta beste senidien nahixak betetzia dok.

Ez giñuan despedidu, ez. Baiña hori erremediatzen hazur, gorpu eta errautsak etxakek papel haundirik –ez neretako behintzat- eta bai ostera hire oroitzapena modu egoki baten gordetziak. Alaittasunez, maittasunez, esker onez; ez melankoliaz, miñez, eta ausentzixa sentimenduz.

Honetan asko laguntzen nau nere biharrak. Hildakuak, lurperatu nahi ez doguzenian –maittasun txarto ulertuz- tunbara arrastratzen gaittue, eta hau be ez dok naturala. “El muerto al hoyo, y el vivo al bollo”.

(lau ordu geruago)

Kanposantuko ekittaldixa pozgarrixa izan dok, orokorrian. Etxuat esaten ijiji eta ajaja ibilli garanik, baiña ez ama, ez Oswaldo, ez ni ez tio Ernesto ez gara txarto jarri. Ni behintzat, kontrara, astuntasun bat kentzian sentsaziñuakin urten juat. Kanposantuko bihargiñak atsegiñak izan dittuk eta ez deskue ezelako oztoporik ipiñi –igual gitxiegi-.

Lapidia kendu, eta barrukua etaratzeko hasi dira arazuak. Amama Ines poltsa baten jeguan eta ti-ta kanpora, baiña hire kajia, oihalak, hazurrak, parte bigunak... dana xehetuta egon dok, eta enterradore bat nitxora igo eta barrura sartu bihar izan dok, eta eskukadaka etara dana (ondo kobrauko jok orraittiok, ha zelako biharra...). Hazur gehixenak poltsan zeguazenian, “beste guztia” etaratzia falta. Hi enterratzian, kaja azpixan plastiko bat joian eta hamentxe ikusi juagu zergaittik: hari tiraka, “beste guztia” gitxi gora behera batera urten dalako. Behiñ lurrian, beste errepaso bat hazur dan-danak hartzeko –izan be, Eibarko kanposantuko labian ezaugarrixengaittik bertan hazurrak baiño ezin jittuez erre, parte bigunak lurperatu egin bihar dirala-. Sahiets bat ikusten zuan, eta enterradoriak tiraka soltau dabenian konturatu nok zer zuan “beste guztian” base hori: hire bizkarreko mamiña izandakua. Orduan gogoratu jok amak: “ez dau asko ardura, baiña... urrezko puente bat zekan hagiñetan, eta...”. Bihargiñak etxuek bape pegarik ipiñi eta “beste guztia “miatzen hasi dittuk. Orduan esan jetsat arduradunari, ia nik billaketan lagundu neikian: “Zelan ez” erantzuna jasota, guantiak jantzi eta hantxe hasi nok.

Hire gorputzan arrastuak ikutzen, laztantzen, ikusten hasi nok. Harrittu egin nok usaiñ ezak; ustel usaiña espero baneban be, ez dok hala izan. Seguramente usteltze fase asko jagozak, eta bakotxian gorpuzkiñak egoera desbardiñetatik pasatzen dittuk. Era berian, bertan ugaldu eta bizitzen dirazen momorruak be aldatu egitten dittuk. Gaur, hezetasun usaiña bakarrik jeguan, haitzuluetan ibiltzen garanondako haiñ ezaguna dan usain atsegiña.

Hazurren zakuan sartu nok lehelengo. Eskuma-ezkerrera baztartzen, ez zestan asko ardura urrezko hagiña topau edo ez topau; pozik najenguan, hire gorputza barriro ikutu ahal izatiaz. Hazur txiki baiña senduak, mendizalianak. Hire burua arpegiko hazurrak barik, baiña bai hire garun maittia gorde zeban kaskartxua. Hire ule gris fiña, barriro nere esku artian –espartzu itxura gehixago jekan baiña, nahaste borrastian-. Bihargiñak ezin topauta zebillela eta, barriro bueltau naiz presentera eta sistematikoki hasi gaittuk hazurrak errepasatzen, poltsatik hartu eta banaka etarata: hamen femur bat... hamen sakrua... vertebria... hamen peroneia... sahietsa...  tibixia... vertebria... beste peroneia... metacarpiano bat.. calcaneo bat... sahietsa... astragalo bat... sahietsa... vertebria... burua... beheko matrallazur erdixa... hagin bat... ez da urrezko hagiñik agertzen. Baiña ni pozik, aitta, hire gorputza nere esku tartian barriro erabiltzeko atxekixa dakatelako: hartu hazur montoia eta, banaka banaka, barriro poltsara.

“Beste guztia” ikuskatzera pasau nok gero. Plastiko haundixan gaiñian, egur zatixak –guzurra jirudik, kajia izatia gehixen desaparezitzen dana- eta identifikau eziñezko hauts edo materia organiko marroia, orbel itxurakua. Eta oiñarrixa. Zer ete dok oiñarri hori, plastiko erre tipoko materixal zurixka gogorra. Zer izango dok ba... bizkarreko parte bigun guztiak bat eginda. Intercostalak, serratuak, latisimo, epiespinoso, longisimo, iliocostocervical, fasciak, azala. Kajian honduan geratutako partiak, beratuta eta momifikauta. Hire bizkarreko uletxuak azal horixian, garbi-garbi. “¿Eta hau, ez dogu poltsan sartu bihar?”, ta ez, laban bakarrik hazurrak erre leikiazela. Baiña ni pozik geratu nok, hire bizkar maittia esku artian eta betaurrian beste baten be izan ahal izan dotelako.

Pozik najenbixan. Senidien begirada harrittuak ez zesten ardura, ezta kanposantuko bihargiñenak be. Esku artian nerabixana bakarrik. Momorruak be pozik jartzen ninduen: hire gorputza, 17 urte geruago, bizi-itturri. Naturalezian parte. Tarteka-tarteka momorrotxoren bat agertzen zuan hazur artian –harra, eskolopendria- baiña garbi-garbixa, inozentziaz betetakua, bakartixa. Ondiok ba henkan zer jan, eta ¿zergaittik ez zuan egongo ba? Penia, hirekin erre biharra. Igoiñik, bapez. Esan juat: oso egoera, usain, momorro desbardiñak egongo dittuk hil eta hiru astera, eta 17 urtera.

Halako baten, agertu dok hagiña. Esan doten modura, ez amari ez iñori etxakuan asko ardura eta lehenago lagako genduan billaketia, ez banintza ni sartu izan hire gorpuzkiñen artian murgiltzera. Baiña tira, agertu dok eta amaittu jatak hi laztantzeko atxeki eta egiunia. Plazer bat izan dok, benetan. Agur. Jaiki, dana barriro errepasau eta poltsan bildu, eta labara. Han geratu dittuk hire parte bigunak, beste eibartar askorenekin batera unamorixuan atseden hartzeko. Gu hire mendizale hazurrekin juan gaittuk labara; han jeguazen amama Inesenak hire zaiñ, eta ordu honetarako bixok bat eginda egongo zarie betiko.

Atseden haundixa hartu dot.

Ez deuat agurrik esan. Agurra esanda neuaan aspaldi, amama Isabel hiltzen lagundu nebanetik. “Dos por uno” izan zuan, maittasun mozkorraldi parebakuan, amama eta aitta.

Beste atseden klasia izan dok. Eta egixa esan, momentu honetan ezin juat esplikau zergaittik. Etxakixat ba. Baiña poz haundixa hartu juat, pribilejiatua sentidu nok, eta esango najeukek amak, Oswaldok eta tio Ernestok errezago pasau dabela momentu latza egindakuak eginda.

Josu Lavin
Josu Lavin dio:
2008/05/31 12:18

Olé tus cojones, bihotza!

Josu Lavin

Josu Lavin
Josu Lavin dio:
2008/05/31 12:14

Çu beçalaco semeec halaco semeen aita içaitea mereci luquete. Aita gucien icenean, Oier maithea, anhitz esquer bihotz bihotzetic!

Josu Lavin

Eli
Eli dio:
2008/05/28 12:59

Ederra, Oier. Gutxi dituk heriotza gaiarekin ausartzen ditukenak. Hau bai gure gizartearen benetako tabua. Heriotza ez diagu ikusi egin nahi ere, dagoenenik eta helduko zaigunik pentsatu nahi. Izan ere, laster konpost edo errautsa izango garela present izanez gero, bestelako gauzak eskatuko dizkiagu bizitzari. Memento mori.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024