Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Hetero eta NEM

Hetero eta NEM

Oier Gorosabel 2025/05/19 15:49
Hetero, Uxue Alberdi Estibariz. Azal biguna, 160 orrialde. Euskara hizkuntza. Susa(e)k argitaratua. ISBN: 978-84-19570-29-1

Ipoiñak oso desbardiñak dittuk, esango najeukek idazliak ez dittuala serie moduan sortu. Tonua, gaixa, estilua, teknikia, hizkeria... total desbardiñak dittuk, bata bestetik. Halan be, Gernikako Sakone tabernako dekoraziñuan legez -aulka bardin bi ez, eta Luis XVI mahaixak Bauhausen onduan- gustoko emaitzia jaukek. Eta batiburrillo horren barruan, panorama komun bat: heteronorma, eta "monogamia ez etiko" tristian bizi dan jentia. Bikaina, gure gizartian erretratu hori!

Eta polemikiari buruz (pertsonaje batzuk identifikagarriak dirazen pertsona errealetan oiñarrittuta dagozela), etxatak ezer graberik begittandu. Esandako moduan, ez dago iraiñik. Ezta pertsona horiek -Jama Jama, Joseba Sarrionandia eta Iñaki Segurola- fikziñuan kontatzen danakin identifikatzeko saiakerarik be. Nik behintzat, hau irakorritta, ulertu juat euren inguruan ezagututako situaziñuak kontatzen dirazela, baiña eurekingo pornografia-sentsazionalismuan jauzi barik, enpatiaz eta errespetuz. Nihil obstat!

Hamen paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • Ene, eta "Otsoa" be ezagun-ezagun dok. Errespetuz hau be, bere aho biko jenialtasuna gogoratzen -neuk be entzuten jittuadaz ondiok, haren irratsaiuak- suizidio bati bizirautiaz, eta alarguntasunaz oro har.
  • Beste aitta-seme batzuk, hetero totalak (baiña...), atzetik aurrerako collage xelebre baten. Gustau jatak hau be.
  • "Han, gure piñarixak; han, gure terrenuak; han, gure ganaua". Txitxarron melokotoiak hartzeko zalien historia bat youtu.be/P9WFdh4Zr3k?si=Bcu_rG23bpQIeLMi kotxiak, parkingak eta istripuak, guztia kontau barik (hori gustau jatak), baiña era berian basarrittar/tabernari familia baten bizimoduan esklabutzia ondo erakusten dabena.
  • Idazle amatuan eta editorian artekua: lanbide horretan jiharduenen kodiguak; egoeriak gaindittutako Lucy Jordan baten erretratua.
  • Liburuan heterotasuna gustatzen jatak: jente normatibua, marikonadarik bakua, bere bide straightean aurrera harro doiana, katxarreriako traste guztiak jotzen, eta zapaltzen dabizen arrautzeri erreparau barik. #IronicModeOn

    Idazkeria oztopotxua dok ondiok: esango najeukek buruak emon ahala idaztian kontua izan leikiala hori, diñot eze, neuri be pasatzen jatalako hori, baiña norberak buruan argi ikusi arren, irakorliak ulertuko dabenakin gehixago pentsatzia falta jakok igual. Zentzu horretan, Alberdik "morillotasun" pixkat biharko lajeukek: www.fernandomorillo.eu/irakurketa-erraza/

    Baiña behiñ oztopo hori neutralizauta (entrenamendu pixkatekin), gustau jatak lehelengo ipoiñ hori. PhD tesisen giro sofistikauan egindako kuadro inpresionistia, ezin gobernauriko sentimenduen mundu kuriosua.

    Bigarren ipoiñian aldaketia radikala dok, nerabe noventeruen nerabekeri erakargarrixak, haiziak nundik jotzen detsen ez dakixen gaztiak zurrunbillo hormonalian. "Marlon" errez ezagutzen dok bai, baiña ez txarrerako. Bere historia pertsonala etxuat ezagutzen, gaztetan katiatuta izan zeben zurrumurru -ez oso fidagarri- hori kenduta, baiña HALAN BE errespetuz eta enpatiaz ikututako gaixa begittandu jatak. Marjinala edozelan be, neska "heteroen" kuadrilla kontuak jaukek garrantzi gehixena-eta.

    Kubako ipoiña be -a priori morbo gehixago jeukana eta, daitort, liburua eskuratzera bultzatu nabena-, nahikua gustau jatak. Planteamendua bera oso interesgarrixa dok: Karibeko manosfera-inceltasunaren-aurkako-gurutzadan traumatizautako brigadista bienintentzionatu desengañatu biren asaskatzia. Bertako gizontasunan erretratua bat dator ezagutu doten kubatar bakarrakin (o Jolge, zenbatetan gogoratzen doten zure arpegixa coccix teknika osteopatikua praktikau genduanian! 🤣), eta horri gehitzen jakok euskaldun europarren harriduria, diasporakuekin kontaktua egittian (nere kasuan, Argentinako montonero/diktadurazaliak -danak mahai berian!!- eta Mexicoko antizapatistak ezagutzian bizi izan nebana, danak EHko ezker abertzalian babesliak). Begirada kritiko bat, dagoena erakusten dabena (Kuban izan danak hobeto esango jok) baiña edozelan be, kakatza horren erdixan, "Fermin" nahikua egoera onian lagatzen dabena.

    Igarilarixana, pentsau juat patriarka-matxoman-idolo baten erorketa dramatikua irudikatzetik joko zebala, baiña azkenian ez. Egixa esanda, etxuat mezua, edo muiña ulertu.

  • Idazkeria arrotza egitten jatak: "umearen gurdiari bultzaka abiatu zen Laida, arrapataka eta odola kantari". Odola kantari? "Zerua ikusi zuen zerua jaten" Haiku meteorologikoa? "Airez beteriko ahotsarekin hitz egiten hasi zitzaion". Neologismoak sortzeko zalia ete dok Alberdi, ala neu nauk rezeptibo ez dagoena?
  • Hainbeste polemika, ikusiko juagu hainbesterako ete dan. 😁
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025