Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Herriko plazta

Herriko plazta

Oier Gorosabel 2009/12/03 00:15
Bertan, Fidela Bernat andrian berbetia aztertzen da (dokumentatutako azken “uskalduna”, 1991an hil zana). Eta 495garren pajinako transkribapenian agertzen da “plaztan”. Nahikua argi ikusten da: Burgiko kaleko letrero horretakua ez dirudi akatsa, ikerketa filologiko baten ondorixua baiño. ¿Gure moduko zenbat ignorantek egingo zeben barre kartel horren kontura Erronkariko biztanlien ganorabakotasun linguistikua dala eta? Ikasgai politta dana dakigula uste dogunondako.
Herriko plazta

Izaba. Argazkixa: Juan San Martin.

Aurreko baten, familixa elkartze gozua izan genduan Ronkalen (naparrena, ez ondarrutarrena). Egualdi eskasa dala eta, ez genduan aparteko aukerarik izan hárek bazterrak ondo begiratzeko. Etxeko epelian asko egon, eta kanpuan ahal zana ibiltziakin konformau bihar izan giñan.

Halan be, muzturrak handik eta hamendik sartuta, herrialde txito interesgarrixan itxuria hartu detsat hari, erregular. 1988 aldian egon nintzan estraiñekotz, gurasuekin, baiña gustora egon banintzan be, 16 urtekin ezin gauza askori erreparau mendi tontorretatik aparte. Oinguan gaiñera, kasualidade kausalak katigatu jataz: ba da denporatxo bat Juan San Martinen izena handik eta hamendik agertzen jatala, espiritu lotsabaku baten moduan. Normalian baiño gehixago, esan gura dot: izan be, etxian beti jarraittu izan dogu zeozelan bere produkziño kulturala; biharbada Mekolan auzuak izan giñalako. Espeleologixan serixo hasi nintzanetik barriz, takian potian topau dot bere izena juan dan 55 urteko erreferentzietan: ikerlanak, esploraziñuak, barrikuntza teknikuak, argazkixak... Zeiñek esango zestan neri, komunidadeko errezibua kobratzera bajatzen najakonian, sotanoko bulegoko tipo ixil ha hainbeste bihar interesante egitten zittuanik... Oin dala hille batzuk be, gurasuen diapositiba zaharrak eskaneatzen, Erronkarirako lehelengo biajianak agertu ziran (70ko hamarkadan), eta háren harira jakin genduan Juanitok jirau zeskuala ostatua Isaban (Charranco etxian), ha eskiatzen ibiltzen zala, ondiok iñok ez zebanian egitten... Orduan egongo zan bai, bere ikerketen erdi-erdixan: Pax Avant museuan behintzat (museo bikaiña, “oroimenan etxe” moduan antolatuta) han agertzen da, Erronkariko kulturia jasotzen ibillittako beste ikerlarixen artian. Artian, azken uskaldunak bizi ziran ondiok; ez denpora luzez...

Simona anaut 01

Simona Anaut, 1965.

Gipuzkoako Foru Aldundixan webgunian be, San Martiñen erretratuak ipiñi dittuez ikusteko moduan; tartian Erronkariko hainbeste eta hainbeste irudi. Destinuan diarra izango dok: “Ju’hari Erronkarira, Oieeeeer... Un lugar por descubriiiiir....”.

Onlineko bilduma horretan topau dittudaz, esate baterako:

Izabako azken uskaldunen arpegixak: Antonia Anaut Garde (Katalingarde etxekua) eta Ubaldo Hualde (Esandi etxekua).

Izaba. Erronkariko jendea jantzi tipikoekin

 Gure arreba Emma eta beste neska bat, Erronkariko traje tipikuekin jantzitta Eibarko Mekola auzuan, 1967ko euskal jairako: hamen eta hamen.

Haurren Euskal Jaia. Erronkariko jantziak


Julian Gaiarren museua uste nebana baiño gehixago gustau jatan, Erronkari herrixan. Basarrittar haren ibilbide estelarra, ardixak zaintzen egotetik Pariseko opera famatuenera kantatzera... edozein transtornatzeko moroko saltua, orraittiok... Museuan ez da ezer aittatzen, baiña behin eta barriro kontu bat etortzen jatan burura: zenbatek egingo ete zeben dirutza bat gaixo haren kontura. Urtainen modura.

Halan be, duda barik, Isabako Pax Avant museua gustau jatan gehixen. Dan-dana ikusteko denpora asko bihar da (opor kultural majuak egin leikez Erronkarin, museo danak ikusitta), eta denpora askorik ez genkanez azken plantako altxorra ikustera juan nitzan zuzen-zuzenian: ahozko ondaria. Ikerlarixak jasotako lekukotasunak dagoz bertan, entzuteko moduan, eta hori zan neretako nobedade nagusiña: bueltaka dabillen grabaketa bat dago bertan, eta dan-dana entzun arte ez neban pakerik izan. Azkenian entzun dot ba, jatorrizko doiñua. Ez da-ta bardiña irakortzia eta entzutzia. Oindik aurrera, beste irakorketaren bat egittia suertatzen jatanian ez naiz "zerotik" abixau biharko...

Burgiko museua geratu jakun ikusi barik, almadixena-eta. Ni neu kotxian geratu bihar izan nintzan Nikon lua zaintzen, Radio3-eko irratsaio ederra belarrixen gozagarri. Eta senidiak, bueltau ziranian, opari bat ekarri zesten. Nere akats eta graffitixak biltzeko zaletasunan barri ba dake, eta argazki honekin etorri jatazen:


Argazkiak.org | Herriko Plazta © cc-by-sa: txikillana

Nik neuk be ospatu neban akatsa, eta bapatian pentsau neban oso ondo geratuko zala Euzkal Errian Euzkaras taldeko muralian. Halan be, barruan argitxo bat ixotu jatan: “hori egin aurretik, konprobaik”. Eta hara nun, kartela zuzena dala dirudi. Hala ondorioztatu leike Koldo Artolan artikulu interesgarri honetatik.

Bertan, Fidela Bernat andrian berbetia aztertzen da (dokumentatutako azken “uskalduna”, 1991an hil zana). Eta 495garren pajinako transkribapenian agertzen da “plaztan”. Egixa da ikertzailliak gero, 509 pajiñako vocabularixuan, galdera ikurrakin ipintzen dabela berbiori. Baiña nahikua argi ikusten da: Burgiko kaleko letrero horretakua ez dirudi akatsa, ikerketa filologiko baten ondorixua baiño. ¿Gure moduko zenbat ignorantek egingo zeben barre kartel horren kontura (ez bakarrik Burgin, beste lekuetan be ba dagozenak) Erronkariko biztanlien ganorabakotasun linguistikua dala eta? Ikasgai politta dana dakigula uste dogunondako.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024