Herri grisan prototipua
Harrittu egin nau liburuak; herri grisen, edo hobeto esan lur kolorekuen, muiña destilau dau Zuloagan Bohemiako lagunak (ez nekixan, pinttoria izatiaz gain Cau Ferrat famatuko sortzaillia idazlia be izan zanik). Betidanik erakarri nabe “ezer ez daken herrixak” (ez historiarik, ez jauregirik, ez monumenturik...), Atxagan Villamedianan estilokuak, eta liburu honetan autoriak alderik alde, detallez detalle, xehetzen dittu. Artistian begiradian ezaugarrixa da hori: “ezer” ez dagon lekuan edertasuna billatzia. Baiña, kasu honetan, edertasunetik gitxi daka Rusiñolen begirada zorrotz eta umoretsuak.