Hermetikoak
Liburu motz lilluragarrixa, ekittaldi bittan iruntsi dotena. Idazle honen ezertxo be etxuat irakorri oiñ arte (ezta bere liburuetan oiñarrittutako pelikula famatuetako bat be ikusi), eta nekixan bakarra kontraazalian irakorri dotena da. Eta bai, arrazoia: kontatzeko eria hipnotikua da, eta pertsonajien barruko bizitzia kontatzeko eria zertzelada potolo baiña oso adierazgarrixekin egindakua. Azalpenik ez dau emoten, baiña emoten dau Boliviako kosta herri bateko arrantzale giruan kokatzen dala nobelia; eta basarri giriko jentian hermetismua oso ondo adierazitta dago. Oin dala gitxi irakorrittako Indonesiako pertsonajiekin gogoratu naiz, baitta hamen inguruan ezagututako basarrittar batzuekin be.
PD: ba ez, ez da Bolivian, Hego Kalifornia Behereko La Pazen baiño.