Hauteskunde kanpañia sufritzen
Nekatu xamarra najagok alternantzia politikuan ezinttasun kronikuekin: batetik turnoko agintarixak aurreko agintarixen heredentzixiari leporatzen jetsek gaur egungo arazuak; bestetik, lehengo agintarixak oinguen akats beretsuak egin zittuezen arren, gormutu izatetik kritiko zorrotzenak izatera pasatzen dittuk; podere aldaketia dagon bakotxian, txandia; ni hor eta hi hamen, eta joko gogaikarrixa barriro hasten da...
Elkarlanian biharra egitteko inkapazidade hau ikusitta, tentaziño haundixa dok despotismo ilustrauan ideia. Ni neu momentuz tentaldixari eusten najabik (ondiok etxuat guztiz galdu gizakixanganako esperantzia) ¿baiña zelan ez ulertu faszismuan gorakadia? Normala, hauteskunde kanpaiña asko sufritzen dirazenian.