Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Harrizko gizona

Harrizko gizona

Oier Gorosabel 2019/03/17 18:09
CANO, Harkaitz. 2018. Fakirraren ahotsa. Susa.

Nahi barik, liburu hau irakortzen hasi naiz (liburuak berak hartu nabela hobeto esango neukian, andrian mesillan hor zegualako, neri deika, zurrunbilluak itsasontzixa deitzen daben legez). Eta, nahi barik be –oi izarren konjuntziño astronomikua- Mastodonen dabillen Elegose irakorle taldian hilleko liburuakin bat egin dotenez, inpresiño batzuk tut modura doiaz.

"Fakirraren ahotsa" irakurtzen. Hara neu ere, konturatu barik... #MartxokoLiburua ren mobidillan sartu naizen. Mami askoduna,.eta interes doblea gizon ausart hau asko interesatzen zaidanez. San Sebastian txorimaloa, bere burua kristaletan ezartzen duen fakir benetalariaren drama. "Gericaulten zaldiak" hasi berri.

Liburuak pultsu dramatiko itzala daka. Ez dakitt idazkeriana izango dan (Canori irakortzen detsaten lehelengo liburua da) edo gero etorriko danan intuiziñua. Ezin lotarako ordura arte itxain, irakortzeko! (andria eta bixok gabiz, gaiñera, batera eta lehian) #MartxokoLiburua

"Gauza ausartegiak egiteko gai diren beldurtiak", aurreko mizkintasunak ahaztuarazteko beste. "Autoreverse", Yoyesen pasartia kontatzeko efekto surrealistia, amesgaizto baterako egokixa. #MartxokoLiburua

Oiñ arteko "flashforwardetan" gogora etorri jatan musikia Jeremiah Johnsonen "Harrizko gizona" izan da. Madrilleko biktima buitrien harrera adeitsuetan, barriz Orquesta Mondragonen "Mirame (es mi final)" https://youtu.be/Q_IgS_iN7C0 Patetikoa, baiña zentzu errukarrixan.#MartxokoLiburua

Aldapan behera, aldapan behera, etorri da Tinbuktuko ezlekuko amaieria –ederra, halakuetan beti gogoratzen naiz Bernardo Atxagan Villamedianakin-, eta iñun be guztiz enkajau ez zeban bizimodu eta gorpuzkerazko gizonan mundualdixan kontakizuna. Bateronbati entzun detsat Cano ez dala liburu honetan asko “busti”, Imanol Larzabalen asuntuakin; ez dakitt, zehatz esan, nundik hartu komentarixo hau, polo batetiko edo bestetiko bustialdixan faltia ikusten dan. Neretako bai, horixe, bustitzen dala idazlia; kontua da, gaiztuak/onak bereizteko zaliak bagara, orduan bai, kostauko jaku gure moldian enkajatzen daben beredikto finalik topatzia. Konplikaua dan testuingurua ezin izaten da parametro sinplietara ekarri, egixari huts egin barik. Eta nik esango neuke alde horretatik, liburu honek ederto isladatzen dabela pertsona baten izaera poliedrikua. Benetako Imanol Larzabal dan? Ha ondo ezagutu zebenak baiño ezingo dabe esan. Bittartian neri, betiko legez, benetakua eta asmautakua bereizteko gogua geratu jata, nobela osuan zihar seudonimoz agertzen dirazenak identifikatzeko erabilli dogun jokuan jarraipen modura. Asko gozatu dot liburua (kontatzen danaz gain, bere egittura literarixuakin bebai); penia emon desta amaitziak.

Eta duda bat: zer esan gura dau liburuan azaleko hori-gorri kolore jokuak?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024