Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Harreman interesatuen alde

Harreman interesatuen alde

Oier Gorosabel 2018/06/19 18:29
Oso deigarriak egin zaizkit beti giza mikroharremanak. Nire 46 urteetan, gainera, jada fase batzuk igarotzeko aukera izan dut, eta horrek bata bestearekin alderatzeko aukera eman dit: haurtzaroan norbere lekua bilatzeko aldia; nerabezaroan lagun kopuruak garrantzi handia duenekoa; gaztaroan kopuruari barik, afinitateari gehiago erreparatzen diozunekoa... Hortik aurrera faseak bereiztea zailagoa egiten zait, denborak ematen duen ikuspegi hori falta zaidalako eta, neurri batean, oraindik bizitzen ari naizen aroa delako. Bereizi ez, baina epe honetako hitz gako batzuk botatzera ausartuko nintzateke: bakardadea eta zinismoa, adibidez.

Bakardadea, norberak aukeratutakoa denean, zoriontsua izaten da; batez ere nahi duzunean lagunak aurkitu ditzakezunean. Horixe da nire kasua, zorionez. Zinismoarena, ostera, ez nuke esango nik neuk aukeratutakoa denik, ez bada ezen, testuinguruak eta egoerak horra eraman nautela. Bizitzaren legea, nahi baduzue. Azken urteetan, nire harremanen artean gero eta gehiago dira interes hutsean oinarritzen direnak, batez ere espeleologiaren munduan; esango nuke, baina, bizitzaren beste arloetan ere gauza bertsua gertatzen dela. Horregatik pentsatu dut hemen kontatzea, eta ahal badut zuen iritzia jasotzea.

Duela hamabost bat urte hasi nintzen espeleologian. Laster ikasi nuen lurpeko munduan ezin dela bakarrik funtzionatu: ez esplorazioa, ez ikerketa, ezta gutxiago ere salbamendu maniobrak ezin dira egin, talde baten barruan ez bada. Zentzu horretan, zure bizitza eta ikertzen ari zarenaren emaitza taldekideen menpe dago, zure menpe dagoen bezain beste. Testuinguru horretan tokatu zitzaidan pertsonalki jasan ezin nuen jendearekin batera aritu beharra. Oso deigarria egin zitzaidan; ni neu, berez, atsegin ez dudan jendearengandik aldentzeko zalea izan naiz beti; “zu zure aldetik, ni neuretik”. Lurpean, hori ez zen posible. Kontrara: poztekoa zen pertsona horren laguntza izatea, bestela egin ezingo zenukeen lana aurrera ateratzeko. Uste dut zinismoarena kontraesan horri aurre egiteko modu bat izan zela.

Urte batzuetara konturatu naiz zein den harreman modu berri honen gakoa: bioi interesatzen zaizkigun gaietara mugatzea, arazoak ekidinez eta gure helburuak beteaz. Nire espeleologia taldearen barruan bi-hiru pertsonekin sumatu nuen estrainekotz horrelako sinbiosi xelebrea: kalean tragoak hartzen ezin nituen jasan, adibidez; baina kobazuloan ondo funtzionatzen genuen. Erreskate taldeen arteko kolaborazioetan ere bai (nire kasuan, zehatzago esanda, poliziekin): kalean harrika ibili arren, lurpean argi dugu denoi interesatzen zaigula elkarlanean aritzea. Geologia ikustaldietan, biologia laginketetan, arkeologia baheketetan berdin: diziplina hauek lan ordu luze eta batzuetan astunak ekarri ohi dituzte, askotan ezagutzen ez dugun jendearekin, edo kimika pertsonalik gabekoekin; baina han interesarengatik gaudenez, ez dugu gure bizitza pertsonalez hitz egiten (ez zaigulako ardura); eta isiltasuna ere erosoa izan daitekeela ikasi dugu. Zinismoa? Oportunismoa? Azken finean, ideologia edo sentimenduen gainetik helburu praktikoak lehenestea.

Info7ko "Talaiatik" irratsaiorako, 2018ko bagillan 18a.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024