Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Harraskian gidoia eta PD oharrak

Harraskian gidoia eta PD oharrak

Oier Gorosabel 2012/10/31 20:35
"XX gizaldiko harraska bat" dokumentalari (National Zaharreologic) eransteko.

http://www.bergarakoeuskara.net/sites/default/files/photo/2006/04/168234_461.jpg

Argazkixa: Asier Sarasua

Hau da lehenguneko ikusentzunezko ganberradarako erabilli neban gidoia.

Oin dala 50 urte, etxe korrientietan elektrogaillu gitxi egoten zirazen. Lehelenguak radixuak izango zirala esango neuke; artian jatekua freskeran freskatzen zan, sukaldian egurra erretzen zan... etxietako “argi indarra”, izenak ondo diñuan lez, batez be argittasuna emoteko erabiltzen zan. Geletan bonbilla ahul batzu baiño ez, eta asko jota entxufe bana. Orduan bihar izaten zan potentzixiak eta gaurkuak ez dake zerikusirik.

Lehelengo erropa-garbigailluak be, oinguekin alde haundixa zeken. Nik Lekeittioko etxian ezagututako lehelengua obrakua zan: harraskia (literala: harriz egindako askia) eta lixiba-potzua, dana bat. 1995 inguruan desagertu zan, sukalde guztiko obria egin genduanian (sukalde “ekonomikua” be batera kendu zan). Halan be, ondo gogoratzen dot zelan izaten zan erropia garbitzeko prozesua, edo neri tokatzen jatan partia, behintzat (izan be, oiñ baiño gauza konplikauagua zanez amak bestion laguntzia bihar izaten zeban).

1. Erropia beratzia, irabixatzia eta aklaratzia; hau ez dot oso ondo gogoratzen, amak egitten zebalako. Goguan dakaten bakarra, lixiba-potzu ertzetik erropia bueltaka ikustia da; eta amak batzutan botatako maldiziñuak, hariren bat tiratu eta erropia tarratatzen zebanian.

2. Palangana haundi haundi baten hartzen zan erropa guztia; eta harraskan ahal zanik eta ur gehixen kendu eta gero, sekadorara eruaten zan.

3. Sekadoria aparteko elektrogaillua zan. Erropia zilindro bertikal baten zentrifugatzen zeban, ura tutu batetik botata. Azpixan palangania ipiñi bihar izaten zan ur hori hartzeko. Sekadoriak kriston lokomotora-hotsa etaratzen zeban, dardar haundixakin: pertsona bat jarri bihar izaten zan gaiñian, aparatua sukaldetik zihar “iges” ez egitteko. Hau ondo gogoratzen dot, gaiñian jarrittako hori ni neu izaten nintzalako, askotan.

Halan be, amari entzunda ba dakitt sekadora elektrikua etorri baiño lehen erropia rodillo batzutan prentsau bihar izaten zala, ura kentzeko.

Oin dala hille batzu etxez aldatu giñan, eta sorpresia: harraska zaharra daka, lixiba-potzu eta guzti. Gaur egunian “desaktibauta” dago; labadora bat ipiñi detse onduan, eta lehenguan ur-bajadia eta argi-indarra hara desbiderauta dagoz (motorra be han dago). Halan be, harraskian egitturia oso-osorik dago:

-         Katxarruen aska haundixa, inklinaziño txikixakin (ez asko; egunero garbittu bihar izaten da, lizundu ez deiñ).

-         Eskumaldian, lixiba-potzua bere tapiakin, itxitta dagonian enzimera modura oso erabilgarrixa dana. Honen gaiñian, eskumako paretan, jaboia eta estropajuandako portzelanazko apaltxua, gaur egunian katxarruetarako baiña lehen erropetarako be leku aproposian.

-         Marmolezko lajia ezkerrera mobiduta, katxarruen askian bi herenak tapauta geratzen dira, heren bat agerixan (bertan erropa bustixa sartuko zan kontizu).

-         Lixiba-potzua bera katxarruen askia baiño estuagua da, eta pare bat bidar sakonagua; ezkerreko paretan barrenian, gomazko erroberia. Hormako interruptor bati eraginda (oiñ kenduta dago) bueltaka hasten zan piezihau, beratzen jarrittako erropia irabixatzeko. Han bertan aklaratzen zan gero, ur aldaketak eginda.

-         Asken alturia, lehengo etxekoandrena da; nik 1,78 m dakadaz eta “postura del guerrero” praktikatzen dot egunero. Onura terapeutiko asko dakaz, eta gaitzerdi.

-         Harraskian aurria estaltzen daben lajan eskumaldian, hargiñan markia dago: “Alberdi” irakortzen da, gubillez grabautako letretan.

Ez dakitt noizkuak izango dirazen mota honetako askak (hónek etxiok, Antiguako Ama nahiz San Inaziokuak, 1950 ingurukuak diraz), baiña interesgarrixa izango litzake Alberdi iraltsero horren barri izatia, eta antxiñako etxien elemento korriente hónen lekukotasuna jasotzia.

Egixa esanda etxerako ez da gauzarik praktikuena (alturia, garbittasuna, alperriko lixiba-potzua...) baiña lehelengo labadorak dokumentatzeko behintzat balixo izan desku. Ba da zeozer.

 

Eta hau post datia:

Amakin egon nintzan hurrenguan, Alberdi horren barri emon zestan: idearik bez, berak ez dau ezagutzen eta Lekeittioko etxia erosi zebenian hala zetorren “de serie”.

Ezkondu eta hasieran (1956 inguruan) amama Inesenian egon ziran bizi izaten (Isasixan), eta gero Mekolan etxia erosi zebenian, erropia askan garbittu bihar izaten zan; eta gero rodilluekin eskurridu. Gero erosi zeben zentrifugadoria. Eta labadoria erosi zebenian, zentrifugadoriori Lekeittiora ekarri zeben (pentsatzen dot aurretik hamen be rodilluekin eskurriduko zebela).

 

Eta ondiok post post data bat:

Twitterren emon neban honen barri, baiña esakera zaharrak diñuanez "txioa haizeak daroa", beraz hamen argitaratuko dot. Txarlak, kuelak, tiñak, suanak, tremixak, erranteak... aintziñako lixibiari buruzko ikerketa etnografiko bat dakazue hamen. Kantabrian egindakua da, baiña Euskalherrixari aplikablia %95an.

 

Txarlak, kuelak, tiñak, suanak, tremixak, erranteak... aintziñako lixibiari buruzko ikerketa etnografikuan
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2012/11/01 10:51
Ona izan zuan dokumentala! Goiko argazkixa, esango neukek Eibarko Barrenetxe basarrixan atara nebala (1998 inguruan edo). Basarrixa bera museo bat dok!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024