Harrapau dabe azkenian
Argi dago, bizipen asko eta berba gitxiko gizona dala Fermin Balentzia jauna: zorionekuak gu beraz, lagun ugarixak egin detsen liburu/disko hau bera bizi dala -bihar dan moduan- esku tartian dakagulako. Asko eskertu dot. Izan be, nik neuk 2003 inguruan ezagutu neban, CD kopia pirata baten (oin badakitt, Mao Tse Punk fanzineko jentiak egindakua izango zala); oin jakin dot, baitta, gaur egungo jente gehixenak orduantxe ezagutu zebala, baiña gizona 60. hamarkadan hasittako ibilbide luze batetik zetorrela. 75ttik aurrera ixildu egin zan, harik eta 90. hamarkada amaieran (modu barregarrixan, eta… gogoz kontra!) berpizkunde hori etorri jakon. Geroztik pare bat bidar ikusi izan dot zuzenian: Zaratamon, eta Lekeittion bertan. Berak be aitortzen dau: musiko moduan ez da oso ona; letrak be, ba ez dira poesixian summuma -aukeran panfletario xamarrak be esango neuke-. Baiña horrek, bere pertsonalidade apalakin, eta zintzotasunakin nahastian, koktel molotov ederra osatzen dau. Maittagarrixa guztiz! Diskuak entzutzeko desiatzen nago.