Hamen zeozer kontatzeko falta da
Ikasittakuak zelan aurkeztu, modu didaktiko eta ulergarrixan: hori izaten da kontua. Allandek hiru historia paralelo sortu dittu: bata Burdin Aroko gaztelüetako jentia, saltusetik agerrerako aldaketan , Erromatarrak sartu ziran urtietan; bigarrena XVII mendeko gizartia, Matalaz eta Bereterretxen kontenporaneuak; eta hirugarrena gaur egunian artxibuetan murgilduta dabillen tipua –idazlian alter egua, imajinatzen dot-. Nere kasuan lortu dau, behintzat: lehendik interesatzen jatazen gaixak dira, eta liburua irakorri eta gero gehitxuago dakittela esango neuke. Korapillo nagusixa XVII-kua da, jakiña; eta ez da, ez, gai erreza. Nik ulertu dotena, laburbilduta: herri lurren sal-erosketa kontu batian (Frantziako erregiakin), mailegu irregular bat egiten da Herria saillan (“hirugarren estatua”) bizkarrera, eta honek urte askuan luzatzen dan hamarren eta interesen zama astuna ekartzen dau, Matalazen errebolta famosuan arrazoia; kontu guztian azpixan, lur-jabe haundixen asmo neofeudalistak dagoz, eta (gauza xelebria) euren porrota a posteriori ezkutatzeko egon dan ahalegiña.
Antza danez, Etxartek oiñ arte isilarazixak izan diran hainbeste dokumentu topau dittu artxibuetan, XVII-ko mobida guztian irakurketa desbardiña ekarri leikiana; berak hamentxe dibulgau dittu, eta historialarixei lagatzen detsa hori egokiro interpretatzeko arduria.