Gudari
Gudari, ay mi gudari,
gudari ¡ay! mi gudari;
gudari, ay mi gudari
gudari ay mi gudari.
Gudari: ay, mi gudari
gudari, ay-mi-gu-da ri.
¡Gudari! ay mi gudari
yo seré tu pelotari.
Gure gudarixak AHT-an kontrako laguntzia bihar genduala, eta hamen etorri dittuk beti besain prestu. Halako lagunekin, etsaitik etxuagu bihar, ez horixe.
Zorionak, Amatiño eta bestiak: irabazi dozue. Lehen gatxa genkan, baiña artaburu hónei esker oiñ eziñezkua izango juagu zuen AHT-a geratzia.
Etxakixat zergaittik, baiña Matrallako irratixan hasierak gogoratu jittuadaz. Kuña barregarrixak grabatzen hasi giñan. Batzu nahikua sinpliak zittuan baiña deigarrixak: matrallakua merezi zeban jentia aurkezten zan, eta gero txalo baten soiñua, irratixan izena eta frekuentzixiakin amaittuta. Halan:
- "Begira, begira! Iturgaitz eta Regina". Zapla!. Matrallako irratixa, 102.8.
- "Pss, pss! Atutxa! Eh!". Zapla!. Matrallako irratixa, 102.8.
Hortan genbixala, neri hauxe grabatzia okurridu jatan:
- "Kaixo, ETA-ko estrategia arduraduna naiz" (tonto abotsez). Zapla!. Matrallako irratixa, 102.8.
Esan bihar dok, radixua 2002xan osatu genduanon artian, gehixenak ezkertiar abertzaliak zirala -ez dok harritzekua, alderdixetatik eurak bakarrik mobitzen ziran-. Baiña orduko talde soziopolitikuetan hain arrunta ez zana, autonomo/anarkoide sektore bat jeguala (%30a, gitxi gora behera). Honek haize fresko pizkat ekartzen juan, eta maniobra margen haundixagua.
Goguan dakat beraz, kuñak programatzen nittuan bakotxian, ETA-kua "desagertu" egitten zala. Barregarrixa zuan: iñork etxuan ezer esaten billeretan kuña horren kontra, baiña gero, astero-astero, bateronbatek radixora igo, ordenadorian sartu, kuñia billau eta ezabatzeko molestixia hartzen juan. Gero nik barriro ipiñi. Gero barriro harek kendu... eta halan ibilli giñan pare bat hillian, harik eta nere lagun anonimuari kuñia disko durotik borratzia okurridu jakon arte. Bakotxak bere estilua jaukak, olerkarixak esanda:
"Hay quien te va de frente,
y hay quien se arrastra como una boa".
Matraillako Irratixan zalia naizenez, ETAko estrategiari ZAPLA! matraillakua, eta matraillako haundixagua ZAPLA!! "(...) como una boa" arrastaka ibiltzen danari.