Granitozko herrixian
Betidanik erakarri izan nauk nobela honek (gaixa, estilua...) baiña gaur arte etxatak parian suertau; oker ez banago, Ondarruko liburutegiko bookcrossing kajoian eskuratu najuan. Gozatu juat; gehixago, oiñ nere kurrikulumian 4 urtez erdi-gallego izan nintzaneko esperientzia jaukat-eta. Hango jentiakin bizi izandako momentu gozuak behin baiño gehixago etorri jataaz: batez be, herrixketako giruan lagunen eskutik (Mar, Ana, "Ceboleiro"...) sartu nintzanekuak, herri zahar-maitagarri (batzuetan amorragarri) horren briztadak hartuta, esku baten borona zatixa, bestian tetilla gaztaia eta aurrian ardau zuri katillua nekala. Porroustada hauez gain, kontakizunian interesa ondo mantenduta jagok eta, melodramatismuan (larregi) sartu barik bere garaiko erretratu sozial ona egitten jok, historia liburuetako lerro jeneralak zeozelan "haragiztatzeko", edo kale/basarriko bizimoduan izandako eragiña erakusteko. Idazliari buztan puntia ikusten bajako be (tradizionalistia) danondako jaukak "egurra", eta gustora geratzen dok (eta lagatzen gaittuk) aldia guztietan dagon kazikismua seiñalauaz, modu deskriptibuan eta epaittu barik. Hori nabarmen geratzen dok abadien kuadrillia deskribatzian, "trabucaire", karka, seudoprogresista zein -azkenian idazlian bedeinkapena jasotzen daben- Kempis-en bidia jarraitzen daben proagonista ziliziozalia.