Gora Sefarad
Irudixa: Unai Fernandez de Betoño. Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported lizentziapean.
Musikaz elikatzen naiz: biharrian, zein denporapasan, doiñuak eta erritmuak izaten dittudaz lagun, eta mundutik zihar bidaiatzen ibiltzen naiz. Egunotan sefaradixak dittudaz lagun, 1492an Espainia monolitikuan inposaketian ostian bialdutako judixuena, hain zuzen be. Hunkigarrixa jata, politikoki hain gaizki tratatuak izan ostian, zelako fuerte eutsi detsen “konejuen lurraldia”kingo maittasunari: tradiziñuak, jatekuak, kantuak, hizkuntzia. Mundutik zihar sakabanatutako taldietan, sefaradixak gazteleria gorde dabe, komunidadeko eta familixako hizkuntza legez, eta atzeraka doian arren -globalizaziñua alde guztietan igartzen da-, ondiokan komunidade sendua da, eta Sefarad eta Toledo dira euren ipar orratza, baitta Israelera begira dagozen sionisten artian be.
Bistan danez, Hegoaldeko judixo euskaldunen aztarnia (Bittorixan, Tudelan...) jarraitzeko gatxagua izango da; Katalunian eta Nafarroa-Aragoien erromantziekin nahastauta hizkera berezixak sortu ziran modura, euskeriakin pidginen bat sortuko ete zan? Gero atzerrixan ladinuan moltzo haundixian “disolbiduta” galduko zana, bestiekin batera? Amesak ames, biharbada egunen baten Tamar Bloch moduko musikologoren batek Jerusalemeko rollo zaharrak arakatzen zeozer topauko dau...
Bittartian, baiña, gure judixuak Sefarad osokuen artian kamuflauta dagoz, eta esandako moduan, egunotan oso ikututa nauke euren maittasun haundixakin. Aldarrikapen kutsu bat badago, zelan ez (elkarrizketetan-eta, sefaradi asko hasarre moduan agertzen dira, hartzekuekin), baiña orokorrian maittasuna nagusitzen da; eta maittasun proaktibua gaiñera, ez galdutakuakingo nostalgia hutsa, ez bada eze, bizi dirala eta etorkizunera begira dagozela azpimarratuz -Espainiako nazionalidadia berreskuratzeko ekimen politikuetan ikusi zan ondo-. Baiña gorabehera politikuen gaiñetik, kulturia da neuri ikutzen nabena, etxeko-etxekotzat dauken espainiartasuna (kontzeptu ez oso zuzena, XV gizaldixan existitzen ez zanez) eta lurrakingo atxekimendua. Izan be, zeozelan eurekin identifikauta sentitzen naiz: nik neuk asko maitte dot-eta Espainia, baiña ez errege katolikuena (monolitikua eta bakarra, hizkuntzan, politikan, egitturan, relijiñuan), ez bada eze jentiana, dialektuena, artzaiñena, errespetuana. Grafikoki laburbiltzeko, Jose Antonio Labordetana. Frantziari be zabaltzen jakon maittasuna. Aragonesa, biarnesa, galiziera, okzitandarra, katalana, errespetuz hartzen dabena. Hor eroso sentitzen naiz, euskaldun modura.
Bistan danez, sefaradixen gauzetan relijiñuak pisu haundixa daka, euren komunidadian kohesiño faktore indartsuena dalako. Horretara, kantuetan-eta askotan jangoikozaletasuna agertzen da, eta gaurko sefaradixei egindako elkarrizketetan be eten barik ikusiko dogu: jateko ohitturak, euren kode etiko/relijioso korapillotsuak, errezuak, rabinuak eta kristuak (bueno, azken hau ez). Baiña bueno; honi ez detsat hain garrantzitsua eresten (kristauak nagusi dirazen soziedadietan be gertatzen da, eta normala begittantzen jaku); tamañuan jaramon egin, eta listo.
Ladino hizkuntzia bizi-bizi dagon seiñale, hamen Esther Levi etxekoandra prestuari egindako elkarrizketa xarmanta.
Eta Sefarad talde mexikarrak testu eta kantuekin egindako ikuskizun politta: