Gogorkerixan oiñarrittutako sekretuak
Liburuak atentziñua deitzen jok, formiangaittik; ez dittuk nere eskuetatik halako ediziño txukun asko pasatzen (“Areté” bildume honen ezaugarrixa ei dok, idazlanen mailla jasuan pareko produkto bat argitaratzia). Baiña nerekin huts. Gaixa interesgarrixa dok: gerra testuinguruko kaosa, bortxaketak, adopziño irregularrak... Liburuan mamiña be, ondo dagok; testuinguru horretako ikuspegi ezberdin bat emoten jok, begirada zorrotza, normalian kontatzen ez dirazen gauzen gaiñian. Pertsonajien erretratuekin bardin: Etxarri atsuan kasuan -pertsonaje nagusiña dala esan geinkek- deigarrixa dok bere izaera obtuso, uzkur, zazkarran erretratua zelako ondo egitten daben; halako pertsona ugari dagoz munduan. Eta zergaittik huts, orduan? Hizkeriangaittik. De Lope honen idazkeria gatxa egin jatak jarraitzeko; ezin uka orijinala dala, baiña floriturak batetik, eta deskribapen paisajistiko/klimatologikuak bestetik (asko jagozak), lehen aittatutako hari interesgarri horri jarraitzia gatxago egin jestek. Baiña neu izango nok, noski, liburuan exzelentzixia harrapatzeko gai izan ez naizena.