Giro postbiktoriarran erretratu erakargarri bat
Beste baten, be, frogatuta geratzen dok azal zatar batek liburu bikain bat ezkutatu leikiala. Izenak be ez najinduan erakartzen; baiña liburu bat irakortzen saiatu barik baztartzia eziñezkua jatanez, ba sorpresa polittak izaten jittuadaz.
Idazlan ederra dok, luzia, mamintsua, atsegin-egun asko emon destazena. Badirudi zati haundi baten esperientzia pertsonaletan oiñarritzen dala, nahiz eta autobiografixia ez izan: pertsona baten lehelengo 30 urtien historixia kontatzen jok. Orduan arazoz eta estualdiz betetako bizitzei buruzko liburuak jeguazen modan (normalian aberatsak idatzittakuak), eta Maughamen ekarpenetako bat “pobre birtutetsuan” topikua errealidadera ekartzia izan zuan, estualdixak jentiangan eragindako benetako higaduria erakutsitta. Bistan da bai, autoriak halako girua ondo ezagutu juala; pasarte batzuk oso “benetakuak” dittuk: osaba-izeko erlijiñozaliak (biktoriar aroko gaztiak, ordurako zahartuta); euren etxeko girua eta miserixak; barnetegi inglesak (zenbat belaunaldi traumatizau jittuek hórrek purgatorixuok?); Pariseko bohemixuen postureuak eta errealidadiak; bere nahixak erreprimitzeko joera ixa patologikua jaukan protagonistia (tituluak be horrekin loturia ei jaukak, Espinosa sefaradtarran De servitute humana seu de affectuum viribus idazlanetik); bikote harremanak, toxikuak eta bestiak (idazlian bisexualtasuna hamen igartzen ei dok gehixen, emakumezko pertsonajiak orduko topiko apal-otzan-desmaiazaletik urrin jagozak-eta); medikuntza ikasle baten eguneroko bizitzia (gabeko txandak, bisittak, hilzorixak...) ; homeless kondiziñua, bizimodu “normaletik” uste dana baiño hurrago egoten dana... azken bixen deskribapenetan, balixo plastiko haundiko pasartiak jagozak, garai horretako testuetan sekula irakorri ez dittudazenak. Gauza bera esan najeikek protagonistiak liburuan zihar egitten daben eboluziñuari buruz, erlijiñozaletasunetik ateismo eta nihilismoruntz. Karga haundiko testua dok, eta halan be oso gustora irakortzen dana; halan be, uste eze bere garaian, kritikuak etxuela asko estimau (modernismuan sasoirako, Maughamek estilo “zuzenegixa” ei jeukan...).