Beste pertsonaje rekurrente bat Juan Bourbon da: erregegai eternuan ibilbide patetikua ez najuan ezagutzen, eta oin ulertzen juat 1984an Portugalera oporretan juan nintzanian, Estorilletik pasatzian gurasuak jeuken kuriosidadia. 😄
Liburuan zihar, asmautako pertsonaia batzuk agertzen jakuz, behiñ eta barriro, 1940. hamarkadako kontakizun historikua kalera jaitsitta: - Nabarmenena, Chato Puertas estraperlistia ("el diente, el sortijón con solitario en el anular, el peluco marca Longines, la gruesa esclava en la muñeca peluda y la medalla de la Virgen del Carmen al pescuezo, todo de oro macizo"). - Fulgencio, lan prekarixuetan bizirauten daben preso baten semia. "Mayoría silenciosa" famatua irudikatzen dabela esango najeukek. - El Siglo barberixako bezeruen tertulixia. Kritikuen abots apala. - Petronilita, goittik behera datorren markesan alaba topolinua.
Lehen be esanda jaukat, liburua antifrankismotik idatzitta jagok. Baiña badago gustatzen jatan beste zeozer be, ea azaltzia lortzen doten. Espainia arruinatuan erretratua egittian, umore baltzaz gain errukixa be bajagok. Eta ez bakarrik galtzailliekingua: gerra zibilletan, batzuk gehixago bestiak baiño, baiña danak galtzen juek. Hamen ondo ikusten dok hori, eta une batzutan -sekulan ez neukian halakorik pentsauko- ruinetan dagon erresumako generaltxo horren gaiñeko sinpatia pixkat igarri juat. Zelako paraderua!
Lehenago be konturatzen hasitta nenguan: hórrek urtietan "gutar" guztiak ez ziran heroe izan - "kontrarixo" guztiak gaizto izan ez zirazen moduan...
Hara hara, hau ez zuan Covid19ko pandemian gertatu bakarrik, orduan. "Zaldun Mutilatuak" eskeko ibiltzia debekatu zanian (229. or): "Luego las aguas vuelven a su cauce y los mutilados siguen mendigando sin agobios de la autoridad. Ésa es la ventaja de la "Nueva España": que aunque no hay día que no se dicte media docena de Decretos-Leyes, regulaciones y normas de obligado cumplimiento, ya son tantos que nadie se acuerda de ellos ni para cumplirlos ni para hacerlos cumplir".
Frankismuan, garbizaliak "coñac"en ordez "jeriñac" sartzen saiatu ziranian, ez zeban arrakastarik izan. Kontatzen zanez, tabernan "Un jeriñac" eskatzen zebenian, kamarero batzuk "Al fondo a la derecha" erantzuten zeben...🤣
1940 hamarkadako Espainia ulertzeko balixo izan destan datua: "Los sueldos de las criadas son tan bajos que casi todos los hogares de clase media pueden costearse al menos una. En algunos lugares niñas de 10 años trabajan 12 horas diarias sólo por la comida y una bata vieja".
"La Colmena" estiluan, egiantzeko pertsonaia batzuk jarraitzen jittuaguz hainbat egoeratatik zihar. Lehelengo frankismoko urtietako gauzak ikasteko atxekixia.
Tartian iragarkixak sartzian rekurtsua be ona: herrittarren premiñak seiñalatzeko.
Aittak eta amak kontautako ipoiñak, egiaztatzen, kontrastatzen, osatzen. Kristonak eta bi pasau jittuezen!
Idazlia andaluza dok, eta -topikua beteta- testua gatzez eta piparrez beteta jagok. Irakortzeko oso atsegiña egitten jok horrek. Halan be -restaurante txinatarretan legez- gozua eta garratza nahastian datoz, eta gerraosteko kontakizunak, etxian hainbeste entzundako umore baltza eta miseria lazgarrixa nahastatzen jittuk, Próculo abariana kontatzen dabenian lez, bere izenan konturako txantxak, eta konfesiñuan entzundako sekretuak kuartelera eruatia...
Liburu aukera xelebria: ez dok literaturia, ezta entsegua be. Idazliak pertsonai bat jarraitzen jok, 1940 hamarkadako Espainia miserablian, kontau ahala datu historikuak emonda, alboraketa antifrankista nabarmenakin. Zeozer iasiko juagu, beraz. Esate baterako, lehen ulertzen ez neban gauzia: zergaittik soltau jittuezen Urlixa eta Sandixa, kondenia bete aurretik? Erantzuna logikua: kartzelak gaiñezka jeguazelako.