Gerra telebisatua
Buelta askorik bako liburua. Gustora irakortzen dok (aukeran, deskribapen paisajistiko larregi), baiña azken fiñian, gerra giro baten bizi izandako amodio historia sutsu eta labur bat baiño ez dok. Punto final. Bittartian Bosniako gerriari buruzko zeozer ikasten juagu (neretako interesantia: 1990 hamarkada hasieran nik burua beste leku baten nekalako, eta hurrengo urtietan EHra etorrittako refujiauak baiño ez nittualako ezagutu); baiña halan be, ez dok asko; amodio historia horren fondua baiño ez. Sarajevoko setioan zeguazen kazetarixen arteko giro zazkarra be azaltzen dok: gerrian "antzerkixa" (kotxian tiro bat, dolar baten truke), Climent balentzianuan pertsonifikatutako kazetari odolzaliak, testosterona gaindosisa, alkohola barra barra... Gerria sufritzen dabizen herrittarren bizimodua be agertzen dok, jakiña; baiña fondoko soiñua baiño ez dok. Esate baterako: hotelian aparteko jangelan bazkaltzen daben kontrabandistak, euren urrezko errelojuekin eta billete fardelekin... aittatu baiño ez dittuk egitten, eta gehixago jakin nahiko neukian. Era berian, liburuan ikuspegixa manikeo xamarra dok: serbiuak gaiztuak, bosniuak onak. Hain sinplia izan ete zan?