Gerra hotsak Aittitta Radugan
Oier Gorosabel
2009/03/16 22:54
Gauko saiuan, Arraten zaurittutako ikerlarixak izan doguz goguan. Jon eta Aitorri eskindutako saiuan, musika lasaixakin lagunduta (Planxty eta Lluis Llach) Jozulinen bloga bisittau dogu -politikuekin izandako harreman "opiparoa"-, Narvaez general espainiar barrabiltsuan izakeria apur bat ezagutu dogu. Bertsiño jokuan, II Gerra Mundialeko gudarixekin lotutako “Personent hodie” kantua entzun dogu, Angelo Branduardi eta Maddy Prior eta The Carnival banden abotsetan. Amaitzeko. Antzuolako Tomas Laskurainek eta Clarita Larrañagak, Intxorta mendi inguruan izandako burruka gogorren lekukotasuna emon deskue.
Click To Play
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00