Liburu honi buru ez najenkixan gauza haundirik, lagunen gomendixuak kenduta. Sorpresa atsegiña izan dok marrazkixetan zuri-baltzezko jolas illuna topatzia, "lerro argixian", Lusmore gogoangarrixan estiluan.
Gehixago nahi
Pertsona normal xamar baten autobiografia izanda, pertsona normal garanok errez identifikatzeko moduko gauza asko jittuk: lagunologia, inkoherentziak, arinkerixak, eta oro har gazte batek heldu ahala bizitzen dittuan etapa asko. Hori, eta pertsen izaeriari buruzko informaziñua (vs. arabiarrak) oso interesgarri egin jestek liburua. Entzunda najeukan, eta baieztatzen juat: ale bikaiña.
Hamen paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Liburuan begirada garbixa eta zinismorik eza gustatzen jatak. Kontatzen dirazen gauza gogorrak kontuan hartuta, merittua dakan gauzia dok hori: kontakizunan mesedetan gaiñera.
- Irakortzeko atsegiña izatiaz gain, umetako gauzak ulertzen hasteko balixo jok. Protagonistian ume ikuspegittik, izperringi /telebistan ikusten najittuan arpegixak (sha, Jomeini...) historixan kokatzen najabilk. Iran Europako zibilizaziñuan oiñarrixetako bat dok (gu ondiok harrika genbixanian, harek zibilizaziñuak eta hirixak jittuezen) baiña hango mobidei buruz nekan informaziñua, Siniestron "Ayatola" kantuan maillakua zuan...