Garai illunetako illunenak
Pendiente najeukan nere esperientzia dozente txikixian zihar eskuratutako liburu hau irakortzia: UEUn ehundaka ikastaro interesgarri egitten dittuk, eta material guzti horrekin makiñatxo bat argitalpen egin lajeikez. Hamen bat, bere izenburutik bertatik tiratu ninduana: euskal Goi Erdi Arua pixkat hobeto ezagutzeko klabiak (Aroen izenak asmatzen jittuanak “pasara” bat merezi jok: zeiñi okurridu jakon Erdi Aro zaharrenari “goi” izendatzia, eta Paleolito zaharrenari “behe”? jentia apropos nahastatzeko edo??).
Liburuan beraz hainbeste autoreren artikuluak biltzen dittuk, 1998xan Biarritzen izenburu bereko ikastaruan egindako hitzaldi txorta bat bilduta. Bistan danez, batzuk interesgarrixaguak egin jataaz bestiak baiño. Lehelengua oso argigarrixa dok (“Gizartea eta ideologia Karlomagnoren garaian”, Jaione Agirre), gaixa kokatzeko baliogarrixa dalako. Jarraixan datorrena (“Iruñeko erresumaren sorrera: interpretazioaren bila”, Jose Angel Lema Pueyo) errealidade hori euskal herrixei buruz dakigunakin enkajatzen dok, eta gerora argixago geratu dan gauza bati sarreria emonaz: gauzak ez jagozak nahiko geunkian bezain argi, eta bertako jentiak inguruko kultura indartsuekin izan juan harremana, menpekotasuna (zeiñek agintzen juan nun) ondiokan ez dok ondo ezagutzen. Hau garrantzitsua dok. Hurrengo artikuluak (arkeologia orokorra, Irati Iciar eta Karmele Artetxe; nekropoliak, Belen Bengoetxea) aurreko inpresiño hori datuekin berresten juek, bestiak beste; baiña gaiñera ikerlari askok egin dittuezen estudixuen barri emoten jok, neure moduko ezjakinendako oso interesgarrixa dan sintesis txiki argigarri bat eginda.
Etxekuen zaletasunak ezagututa, gordeko doten liburua; seguru nagok-eta, datozen urtietan behin baiño gehixagotan kontsultatuko dala.